Sarah McBride
Sarah McBride (Wilmington, Delaware, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abuztuaren 9a) estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria da. LGBT eskubideen aldeko Human Rights Campaign taldearen prentsa-idazkari nazionala da.[1] McBride American University unibertsitateko ikasleriaren presidente izan zen. Bere agintaldia amaitu eta hurrengo egunean, Mc Bridek iritzi artikulua argitaratu zuen unibertsitateko egunkarian bere burua emakume transgenerotzat zuela esanez.[2]
Sarah McBride | |||
---|---|---|---|
2021eko urtarrilaren 12a - ← Harris McDowell III (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wilmington, 1990eko abuztuaren 9a (33 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Washington Wilmington | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Andrew Cray (en) (2014ko abuztuaren 24a - 2014ko abuztuaren 28a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | American University (en) Cab Calloway School of the Arts (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | LGBT ekintzailea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Center for American Progress (en) Beau Biden Jack Markell (en) Human Rights Campaign (en) Office of Public Liaison (en) (2012 - 2012) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
sarahmcbride.com | |||
Enpleguan, etxebizitzan, aseguruan eta establezimendu publikoetan genero nortasunaren araberako bereizkeria debekatzen duen Delawareko legearen onespena neurri handi batean McBrideri aitortzen zaio.[3][4] 2016ko uztailean Demokraten Konbentzio Nazionalean parte hartu zuen hizlari, Ameriketako Estatu Batuetako historian alderdi politiko nagusi baten konbentzio nazional batean jendeari zuzendu zitzaion lehen pertsona transgeneroa izan zen.[5][6][7][8]
2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan senatari hautatu zuten Delaware estatuan aurkeztuta. Horrenbestez, AEBtako lehen senatari transgeneroa bihurtu zen.[9]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Human Rights Campaign. Staff: Sarah McBride. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Landau, Lauren. (2012-06-08). From Tim To Sarah: AU Student Body President Unveils Big News. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Karlan, Sarah. (2013-06-20). Delaware Passes Trans Protections, With Help From A Young Advocate. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Cohen, Celia. (2013-06-13). Trans. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Human Rights Campaign. (2016-07-24). HRC’s Sarah McBride to Become First Openly Transgender Person to Speak at a Major Party Convention. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Badash, David. (2016-07-24). At This Week's DNC Sarah McBride Will Become First Openly-Transgender Speaker to Address Major Party. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) Savransky, Rebecca. (2016-07-24). «Dems add first transgender speaker to convention lineup» The Hill (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- (Ingelesez) «HRC’s Sarah McBride to become first openly trans person to speak at a major party convention» Gay Times 2016-07-25 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- Urrutikoetxea, Ane. (2020-11-04). «Sarah McBride, AEBtako lehen senatari transgeneroa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).