Sarah Hirini
Sarah Hirini, sortzez Sarah Goss, (Feilding, Zeelanda Berria, 1992ko abenduaren 9a), Zeelanda Berriko emakume errugbi-jokalaria da, eta, bi aldiz, domina olinpikoa izan da[1]. Zeelanda Berriko emakumeen errugbi-talde nazionalarekin jokatzen du, eta Manawatu Seven taldearen kapitaina izan zen, zeinak Queenstownen 2013ko National Women's Seven titulua irabazi zuen. Emakumeen Munduko Errugbi Kopako (2017) talderako izendatu zuten[2][3].
Sarah Hirini | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Feilding (en) , 1992ko abenduaren 9a (31 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Bizilekua | Papamoa (en) |
Talde etnikoa | Maoria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Feilding High School (en) Massey University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maori ikasketetan, maisu gradurako ikasten ari da[4]. Maoriar jatorrikoa, Ngāti Kahungunu iwi-ra afiliatuta dago[5].
2013an, Massey Manawatu Unibertsitateko campuseko kirol-saria jaso zuen.
Erreginaren urtebetetze-egunean, Hirini Zeelanda Berriko Merituaren Ordenako kide izendatu zuten errugbian egin zerbitzuengatik[6].
2019an, Hirini Urteko Zazpiko emakumeen Munduko Errugbi Jokalari izendatu zuten, laugarren aldiz sei urtean[7]. Zirkuitu globalean 200 partida jokatu zituen lehen emakumea izan zen.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[8][9].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Zazpiko-errugbia emakumeak[10]. | |
2020 | Tokio Japonia | Zazpiko-errugbia emakumeak[11]. |
Gainerako lorpenak
Hamabosteko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2017 | Irlanda Irlanda |
Commonwealth Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | Gold Coast Australia |
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |
Erreferentziak
- Laura Weaser, Woman's Day. (24 January 2019). Black Ferns captain Sarah Goss' love and laughter-filled wedding. .
- «Black Ferns squad for 2017 Women's Rugby World Cup named» All Blacks.
- «Black Ferns World Cup squad named» Radio New Zealand 5 July 2017.
- Peter Lampp, Manawatu Standard. (16 October 2013). Little rest for Massey's Goss. .
- «43 Māori athletes to head to Rio Olympics» Te Karere 5 August 2016.
- Queen's Birthday honours list 2019. Department of the Prime Minister and Cabinet 3 June 2019.
- worldrugby.org. «World Rugby Sevens Players of the Year 2019 nominees announced» www.world.rugby.
- «Sarah Hirini» olympedia.org 2022-02-19an. begiratua(Ingelesez)
- «Sarah Hirini» Olympics.com 2022-02-19an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Sarah Hirini World Rugby Women's Sevens Series-en
- Sarah Hirini Olympics at Sports-Reference.com-en (artxibatua)
- All Black-en profila