Sarah Flower Adams
Sarah Fuller Flower Adams (Old Harlow, Essex, 1805eko otsailaren 22a, Londres, 1848ko abuztuaren 14a) emakumezko olerkari ingelesa izan zen, zenbait kantu erlijioso ezagunen egilea, hala nola Nearer, My God, to Thee (euskaraz, Sinisten dut, Jauna kanta elizkoia eman duena).
Sarah Flower Adams | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Old Harlow (en) eta Essex (en) , 1805eko otsailaren 22a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres Handia, 1848ko abuztuaren 14a (43 urte) |
Hobiratze lekua | Foster Street (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia minbizia |
Familia | |
Aita | Benjamin Flower |
Ezkontidea(k) | William Bridges Adams |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta kanta-idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | unitarismoa |
Biografia
Sarah Fuller Flower Benjamin Flower[1] editorearen alaba izan zen eta Eliza Flower-en arreba.[2] 1834an, Sarah William Bridges Adams ingeniariarekin ezkondu zen eta Loughton-en bizi ziren. Tuberkulosiak jota hil zen 43 urte zituela eta 1848an Harlowen ehortzi zuten.
Erreferentziak eta kanpoko loturak
- John Julian D.D., A Dictionary of Hymnology, Second Edition, John Murray, 1907.
- Hale, Sarah Josepha Buell (1853).
- H. W. Stephenson, The Author of Nearer, My God, to Thee, 1922
- H. W. Stephenson, Unitarian Hymn-Writers, 1931
- http://www.titanic-titanic.com/titanic_band.shtml
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.