Sarah Caldwell
Sarah Caldwell (Maryville, Ameriketako Estatu Batuak, 1924 – Portland, Ameriketako Estatu Batuak, 2006).
Sarah Caldwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maryville (Missouri), 1924ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Portland, 2006ko martxoaren 23a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Edwin F. Caldwell |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hendrix College (en) Bates College (en) New England Conservatory (en) University of Arkansas (en) Fayetteville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki enpresaburua, orkestra zuzendaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
|
Bizitza
Ingalaterra Berriko Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, opera produkziokoak, eszenografiakoak eta musika zuzendaritzakoak, bai eta biolin eta biolakoak ere. Eskolak eman zituen Berkshireko Musikako Zentroan, 1948 eta 1952 urteen bitartean. Bostongo Unibertsitateko Opera Lantegiaren buru izan zen 1952-1960 urteetan.
Bostongo Opera Konpainiaren sortzailea izan zen (1957), eta sarritan jardun zuen haren zuzendari artistiko eta musika zuzendari gisa. New Yorkeko Metropolitan aretoan zuzendari jardun zuen lehenengo emakumea izan zen (1976). 1983an Israelgo Opera Konpainia Berriko zuzendari artistiko izendatu zuten. Bere ekarpen nagusia opera produkzioetan elementu dramatikoen nagusitasuna nabarmentzea izan zen, eta orobat efektu ikusgarriekiko eszenografiak osatzea. Era berean, ezaguna da gutxitan antzezturiko zenbait operaren bertsio osoak produzitu zituelako, adibidez, Arnold Schoenbergen Moises eta Aaron, Sergei Prokofieven Gerra eta bakea, Hector Berliozen Troiarrak, Alban Bergen Lulu, edo Roger Sessionsen Moktezuma.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.