Sara Serrat

Sara Serrat Reyes (Huelva, Andaluzia, 1995eko irailaren 15a) andaluziar futbolaria eta idazlea da. Atezain jokatzen du. Nazioartean jokatu du Espainiako selekzioarekin.[1]

Sara Serrat
Bizitza
JaiotzaHuelva, 1995eko irailaren 10a (28 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sporting de Huelva /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera1,69±0,001 metro

Twitter: SaritaSerrat UEFA: 250069362 Edit the value on Wikidata

Idazle ibilbidea

Irakurzaletasun handia izan du txikitatik, aitita Peperi esker. Liburu piloa ekartzen baitzizkion etxera.[1] 2019an argitaratu zuen bere lehen lana, Parando Letras, une horretako gaiei, sentimenduei, beldurrei, aukerei eta abarri buruzko mikronarrazioak biltzen dituen liburua da. 2022an argitaratu zuen Tres Míseros Instantes izeneko bigarren liburua, ostera, maitasun- eta desamodio-poemak eta pertsona berezi bat ezagutzen den uneari buruzkoa da.[1][2]

Argitaratutako lanak

Liburuak

  • Parando letras (2019)[1]
  • Tres míseros instantes (2022)[1]

Aldizkarietako artikuluak

Hainbat artikulu idatzi ditu talde lanean, besteak beste: [3]

  • 2023an Estudio descriptivo de las lesiones de ligamento cruzado en el fútbol femenino. Sara Serrat, Josefa Sánchez Gómez, Inmaculada González Ponce, Blanca Romero Moraleda. Retos: nuevas tendencias en educación física, deporte y recreación, 1579-1726, 1988-2041, 50 zenbakia, 172-179 or.
  • 2019an Estado de la expresión corporal en los planes de estudio de grado en ciencias de la actividad física y el deporte en Andalucía. Sara Serrat, Estefanía Castillo Viera, Josefa Sánchez Gómez eta Sara Serrat. EmásF: heziketa fisikoko aldizkaria,  1989-8304, 60 zenbakia, 22-41 or.
  • 2019an Acoso laboral en el arbitraje de fútbol. Josefa Sánchez Gómez, Estefanía Castillo Viera, Carlos Fernández Espínola, Félix Arbinaga Ibarzábal, Sara Serrat Reyes. Kirolari eta ariketa fisikoari aplikatutako psikologia aldizkaria, 2530-3910, 4 liburukia, 2 zenbakia.
  • 2019an Acoso sexual en árbitras y árbitros de fútbol. Estefanía Castillo Viera, Josefa Sánchez Gómez, Sara Serrat Reyes Heziketa eta kirol espainiar aldikaria: REEFD, 1133-6366, Extra 426 zenbakia.(AEISAD Nazioarteko XV. Biltzarrari eskainitako alea), 337-345 or.

Lankidetzak lan kolektiboetan

  • 2020an Aprendiendo ciencias a través de expresión corporal en educación primaria. Estefanía Castillo Viera, Carlos Fernández Espínola, Josefa Sánchez Gómez, Sara Serrat Reyes. Artes escénicas para transformar la sociedad y la educación / Javier Gil Ares (ed. lit.), Carmen Padilla Moledo (ed. lit.), Carlota Torrents Martín (ed. lit.), 2020,  9788493903039, . 223-232 or.[3]
  • 2020an Los procesos de cambio de las políticas públicas sobre orientación y apoyo a la escuela: análisis comparado de sistemas vigentes y emergentes. Estudio múltiple de casos en una muestra de comunidades autónomas. Manso Ayuso, Jesús / Manzano Soto, Nuria/ Sánchez Santamaría, José / Quer Domingo, Marta / Carretero Torres, Reyes / Mayoral Serrat, Paula / Cerrato Lara, María / Pardo Estruch, Marta / Cano Ortiz, M. ISBN 978-84-369-5537-8 [4]

Futbolari ibilbidea

Sarak Huelvako Sporting klubean jardun zuen 2019ra arte.[5] 2008an B taldearekin hasi eta gero, 2010ean talde nagusira pasatu zen. 2018an Sevillarekin fitxatu eta bi denboraldi eman zituen han. 2021ean CDE Racing feminas taldearekin hasi eta 2023an Porcinas FCn.[6] [7][8][9][9] [8]

Nazioartekoa

Sara FIFAren 2015eko Emakumeen Munduko Kopako Espainiako behin-behineko taldean sartu zen.[10] 2019an jokatu zuen lehen partida. 2023ko apirileko selekzio absolutuko aurre selekzioko 35 lagunen zerrendan egon zen, baina ez azken zerrendan, 2023ko Munduko Txapeldunen zerrendan.[11]

2015eko aurreselekzioko zerrenda

Espainiako selekzioak eman zuen historiako lehen Mundu Txapelketarako aurreselekziorako futbolarien zerrenda. Ignacio Queredak, sare sozialen bidez, jakinarazi zuen hautatzaileak Kanadara eramango zituen 35 jokalarien aurrehautaketa. Bost atezainek osatu zuten zerrenda (Ainhoa Tirapu -Athletic Club-, Lola Gallardo -Tolosako Atletikoa-, Sandra Paños -Alabón -, Sara Serrat -Sporting de Huelva -, Esther Sullastres -Transportes Alcaine-), hamar defentsak (Ane Bergara -Real Sociedad-, Celia Jiménez Delgado -Universidad de Alabama-, Marta Torrejón -Bartzelona-, Irene Paredes - Athletic Club--, Ruth García -Bartzelona-, Ivana Andrés -Valentzia-, Leire Landa -Bartzelona-, Melanie Serrano -Bartzelona-, Miriam Diéguez -Bartzelona- Elixabeth Ibarra -Athletic Club-); hamairu erdilari (Virginia Torrecilla -Bartzelona-, Vero Boquete -FFC Frankfurt-, Silvia Meseguer -Atlético de Madrid-, Nagore Calderón -Atlético de Madrid-, Marta Corredera -Bartzelona-, Alexia Putellas -Bartzelona-, Jenni Hermoso -Bartzelona-, Amanda Sampedro -Atlético de Madrid-, Paula Nicart -Valencia-, Carol Férez -Valencia-, Irene del Río -Oviedo Moderno-, Débora García -Atlético de Madrid-, Maitane López -Collerense) eta zazpi aurrelari (Natalia Pablos -Arsenal-, Priscila Borja Moreno -Atlético de Madrid-, Sonia Bermúdez Triano -Bartzelona-, Vicky Losada -Arsenal-, Erika Vázquez -Athletic Club-, Adriana Martín -Levante-, Mari Paz Vilas -Valencia-).[10]

Sariak

Klubak

Kluba Herrialdea Urtea
Sporting Huelva B Espainia Espainia 2008-2010
Sporting Huelva Espainia Espainia 2010-2019
Sevilla Espainia Espainia 2019-2021
CDE Racing Féminas Espainia Espainia 2021 - 2023
Porcinas FC Espainia Espainia 2023- ...

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Elescritor.es. (2022-04-05). «La onubense Sara Serrat Reyes nos habla sobre su segundo libro, «Tres Míseros Instantes».» Elescritor.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  2. «Editorial Circulo Rojo is under construction» editorialcirculorojo.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Sara Serrat Reyes» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  4. «Egilearen liburu guztiakSerrat Reyes Sara» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  5. (Gaztelaniaz) 6 jugadoras formarán la columna vertebral del nuevo proyecto sportinguista. Sporting Club de Huelva.
  6. (Ingelesez) Sara Serrat. 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  7. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  8. (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  9. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  10. (Gaztelaniaz) MARCA.com. (2015-04-23). «España deshoja la margarita» MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  11. (Gaztelaniaz) MARCA.com. (2015-04-23). «España deshoja la margarita» MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).

Kanpo estekak

  • Sara Serrat – UEFA competition record (archive)
  • (Ingelesez) Sara Serrat, Soccerway webgunean
  • Sara Serrat erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.