Sara Nieto
Sara Nieto (Bilbo, Bizkaia, 1998ko ekainaren 10a) bilbotar aktore eta abeslaria da. Zorrotzako neska honek bere bideo umoretsuengatik eta bere aurpegia margotzeko kemenagatik lortu zuen ospea[1].
Sara Nieto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1998/06/10 (23/24 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Jazza, soula eta pop-rock estiloak atsegin ditu abesteko; dantzarako, ordea, hip-hop eta dancehall estiloak. Agertokian sentitzen duen pasioa jendeari transmititzea gustatzen zaio.
Bizitza
Sara hiru urte zituenean hasi zen dantzan eta abesten. Arte eszenikoak ikasi zituen, kantu eskolak hartu eta pianoa jotzen ere ikasi zuen. Sarak beti dauka musika buruan; esaten duenez, musika behar du "benetako Sara" izateko.
Gurutzetako Salestarretan ikasi zuen. Gero batxilegoa Ibarrekolandan (Batxilergo Artistikoa) egin zuen.
Bago!az eta Go!azen
2017 Bago!azeko lehengo denboraldian parte hartu zuen. Bere lehengo emanaldian ospe handia hartu zuen Beyonceren "Single ladies" abestu eta dantzatu ostean. Irabazi ez arren, Go!azeneko pertsonaietako bat aurkezteko aukeratu zuten.
Gaur egun
Gaur egun Madrilen ari da antzerki eta dantza ikasketak egiten. Mundu horretaz aparte famatu bilakatu da bere makillajearen erabileragatik, non izugarrizko maisu lanak egiten dituen.