Sara Hector
Sara Maria Hector (Sandviken, 1992ko irailaren 4a) eskiatzaile suediarra da[1]. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Alpetar eskiko eslalom erraldoia proban.
Sara Hector | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sandviken parish (en) , 1992ko irailaren 4a (31 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
sarahector.com | |
Ibilbidea
16 urterekin egin zuen debuta Munduko Kopan, Suediako Åre herrian hain zuzen ere eta 2011n Gazte mailako Munduko txapelketa irabazi zuen. Suitzako Crans-Montana eski estazioan jokaturiko Eslalom erraldoia proban izan zen. Hurrengo urtean zilarrezkoarekin konformatu behar izan zuen.
2011n bertan nagusien Munduko Txapelketan parte hartu zuen Suediako taldearekin eta brontzezko domina eskuratu uzten. Munduko Kopako aurreneko garaipena 2014ko abenduan izan zuen Kühtai Saddleko eslalomean, Austrian[2]. Urte berean Sochiko Neguko Olinpiar Jokotan hartu zuen parte baina emaitza apalak izan zituen, 25.a jeitsieran eta 21.a Super G proban.
2018ko Pyeonchangeko Jokoetan 10. egin zuen eslalom erraldoian.
Emaitzarik onena Pekingo Olinpiar Jokoetan lortu zuen, Eslalom erraldoian urrezko domina kolkoratu baitzuen[3]. Suediar batek irabazten zuen aurreneko eslalom olinpikoa izan zen 1992az geroztik. 2021-2022ko Munduko Kopan ere hiru garaipen eskuratu ditu, Courchevelen, Kranjska Goran eta Plan de Coronesen[4].
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Eslalom erraldoia | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Beaver Creek ( AEB) | Taldeka | |
2015 | Garmisch-Partenkirchen ( Alemania) | Taldeka | |
2021 | Cortina d'Ampezzo ( Italia) | Taldeka | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Les Planards ( Frantzia) | Eslaloma | |
2011 | Crans-Montana ( Suitza) | Eslalom erraldoia | |
2012 | Roccaraso ( Italia) | Eslalom erraldoia |
Erreferentziak
- «HECTOR Sara - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- (Ingelesez) «U.S. skier Mikaela Shiffrin third in giant slalom» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- (Suedieraz) Sport, S. V. T.. (2022-02-07). «Alpint: Sara Hector tog OS-guld» SVT Sport (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- (Gaztelaniaz) LdN, Redacción. (2022-01-25). «Sara Hector llega como un cohete a los JJOO de Beijing después de su tercera victoria en gigante» Lugares de Nieve (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).