Sara Curruchich

Sara Curruchich Cúmez (San Juan Comalapa, Chimaltenango, Guatemala, 1993ko uztailaren 25a) abeslaria, sortzailea eta musikaria da. Maya Kaktxikel herriaren parte da, ezaguna Guatemako Herrien eta Emakumeen Eskubideen Defentsan aritzeagatik.

Sara Curruchich

Bizitza
JaiotzaSan Juan Comalapa eta Chimaltenango, 1993ko uztailaren 25a (30 urte)
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Musika instrumentuamarinba
gitarra
ahotsa
aho-soinua

Facebook: Sara.Curruchich Twitter: SaraCurruchich Youtube: UCpNN5FODBk22mPpZHJv4_XA Musicbrainz: 56846ea9-bfd0-446f-83a5-3ac6b64eb08d Edit the value on Wikidata

Biografia

Hamabost urte zituela Guatemalako Hirira joan zen musika ikastera[1]eta hemeretzi urterekin Escuela Normal para Maestros de Música Jesús María Alvaradon[2] lizentziatu egin zen zen.

2012an, emakumez osatutako marimba talde batean hasi zen "Teclas de Armonía" izenekoan. Urte horretan, Orquesta de Alemaniaren gonbidapenari esker bere lehen agerpen publikoa egin zuen bakarlari gisa.

Bere abestien oinarrian amalurraren errespetua eta herri mayen memoria jorratzen ditu. Gaztelania eta Kaktxikelera nahasten ditu, bere ama hizkuntza nazioartean ezagutarazten duen lehen artista da[3].

Oholtzan ez bakarrik, Giza Eskubideen eta batez ere Guatemalako Herrien eta Emakumeen Giza Eskubideen Defentsa jorratzen ditu. Bere ekarpena dela eta hainbat aitorpen lortu ditu, besteak beste, 2017an, ONU Mujeres Guatemala, Nazio Batuen Erakundeak herrialdean duen delegaritzak, He For She kanpainaren enbaxadore izendatu zuen.

Hainbat abeslarirekin elkarbanatu du oholtza, besteak beste, Rebeca Lane[4] eta Muerdo[5] abeslariekin.

Ibilbide musikala

Diskografia

2015ean, Ch´uti´xtän[6] (neska) abestiarekin ezaguna egin zen.

2016an, Resistir[7] abestia aurkeztu zuen.

2019an, SOMOS, bere lehen diska atera zuen.

2020an, SOMOS, 2. edizioa Mamita Recordsen[8]eskutik (grabatua eta ekoiztua Guatemala, Espainia eta Frantzia artean, Amparo Sánchez eta Gambeaten laguntzarekin).

Festibalak

2016ko maiatzaren 10ean, Nazio Batuen Erakundearen Indigenen Gaietarako Foro Iraunkorraren irekiera egin zuen (New York, AEB).

2018an, Tempo Latino (Europako Festibala non abeslari latinoak, afro-kubatarrak, afro-karibeinoak aritzen diren).

2020an, Festival Tiempo de Mujeres (Mexiko Hiria, Mexiko).

Sariak

  • 2015ean, Fundación Dante Alighieriren artista errebelazio saria.
  • 2017an, Premios Estela, artista errebelazio saria.[9]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) "Porque fueron somos y porque somos serán". El Salto, https://www.elsaltodiario.com/musica/entrevista-sara-curruchich-cantante-indigena-maya-guatemala-nuevo-disco-somos or..
  2. (Gaztelaniaz) Defender la vida, eso es resistir. Magacín Siglo21, https://web.archive.org/web/20170202010748/http://www.magacin21.com/2016/03/defender-la-vida-eso-es-resistir/ or..
  3. (Gaztelaniaz) Sara Curruchich. Sara Curruchich, http://saracurruchich.com/biografia/ or..
  4. Txantiloi:Es-GT “Kixampe”, una canción de resistencia y lucha por los derechos de las mujeres que promueve Rebeca Lane y Sara Curruchich – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2022-02-14). «“Amor diverso”: mira aquí el nuevo video de Sara Curruchich» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. , https://www.youtube.com/watch?v=n0E1efv6mLA or..
  7. , https://www.youtube.com/watch?v=5lP9duv_7xc or..
  8. (Gaztelaniaz) Mamita Records edita "Somos" el debut discográfico de Sara Curruchich. EL DIA digital.es, https://eldiadigital.es/art/332113/mamita-records-edita-somos-el-debut-discografico-de-sara-curruchich or..
  9. (Gaztelaniaz) «Ganadores Estela 2017» Premios Estela (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.