Sara Carbonero

Sara Carbonero Arévalo (Corral de Almaguer, Toledo, 1984ko otsailaren 3a) espainiar kirol-kazetaria da.

Sara Carbonero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSara Carbonero Arévalo
JaiotzaCorral de Almaguer, 1984ko otsailaren 3a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Iker Casillas  (2016 -  2021)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, kirol-kazetaria, kazetaria eta aurkezlea
Enplegatzailea(k)Mediaset España
IMDB: nm3481510 Edit the value on Wikidata

Biografia

Sararen familia oso zuhur da, eta ia inoiz ez da komunikabideetan agertzen. Sarak badu ahizpa bat, Irene, bera baino gazteagoa.

Carbonero Madrilgo Complutense Unibertsitatera joan zen kazetaritza ikasteko. Hirugarren kurtsoa egiten zuenean, Radio Marcan sartu zen sei hilabeteko praktikak egiteko. Praktikak amaitu eta gero, Irratiak kontratatu zuen, horregatik Carbonerok ikasketak utzi zituen. Marcan lan egiten zuen bitartean, beste programa batzuetan parte hartu zuen; Balón desastre, Supermarca eta Cadena Ser besteak beste.

2007ko maiatzean, La Sextan lan egiten hasi zen. Kate horren bidez ezaguna egin zen: Eurobasket 2007, Minuto y resultado eta 6º Nivel kirol saioak aurkeztu zituen.

2009ko apirilean, Telecincok fitxatu zuen erredaktore eta kirol aurkezle izateko. Kate honetarako lehen lana Hegoafrikako Munduko Kopan izan zen. Mundiala bukatu ondoren, Telecincok Carbonero eguerdiko emanaldiaren kirol aurkezle izendatu zuen. 2012ko martxoan Mexikoko Televisa katean, Espainiako ligaren berri eman zuen.

Sariak

2012 arte hurrengo sariak lortu ditu:

  • Urteko kirol kazetaririk sexyena saria. FHM aldizkaria (2009)
  • Antena de Oro saria, telebista arloan (2010)
  • Albistegiko aurkezlerik onenaren saridungai. Urrezko TP (2011)

Bizitza pertsonala

Musua

Espainiak Munduko Kopa irabazi zuenean, Casillasek, selekzioaren kapitaina, elkarrizketa batean musu bat eman zion Sarari eta musu honen irudiek munduari bira eman zioten. Geroztik Iker eta Sararen harremana konfirmatuta dago. Erromantze honek polemika sortu zuen: ea Sararen kontratua izan zen Casillasen emaztegaia izateagatik edo bere profesionaltasunagatik.

Ez da lizentziaduna

Sara Carbonerok ez ditu kazetaritza ikasketak bukatu, beraz, ez da zuzena kazetaritzan lizentziaduna dela esatea. Gai honetaz batetik, Sararen amak, elkarrizketa batean, alabak asignatura bat falta zuela esan zuen; baina beste aldetik, web orri batzuek diote hirugarren kurtsoan utzi zituela ikasketak.

Urtebetetzea

Sararen urtebetetzea otsailaren 3a da, baina interneten beste data bat aurki daiteke; azaroaren 30a. Sararen amak Pronto aldizkarian esan zuen otsailaren 3a data zuzena dela. Gainera, Sarak, prentsaurreko batean, konfirmatu egin behar izan zuen bere urtebetetzea hori dela.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sara Carbonero Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.