Sara Benoliel

Sara Barchilon Benoliel (Borba, Brasil, 1898ko apirilaren 12a - Lisboa, Portugal, 1970eko abenduaren 20a) portugaldar herritartasuna hartu zuen brasildar mediku eta ekintzaile feminista izan zen. Portugalen lan egin zuen lehen emakume pediatra izan zen. Zeregin garrantzitsua izan zuen Portugalgo pediatriaren eta haurzaintzaren garapenean bertako haurren heriotza tasa oso handia zenean.

Sara Benoliel
Bizitza
JaiotzaBorba (Amazonas), 1898ko apirilaren 12a
HeriotzaLisboa, 1970eko abenduaren 20a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Obstetrizia, haurzaintza eta pediatriari buruzko lanak argitaratu zituen, horien artean: Algumas notas sobre Cuidados Maternos e Infantis no Exterior (1927), Preconceitos nos Cuidados Infantis e a Forma de Combatê-los (1935) eta Subsídios para a História da Pediatria em Portugal (1938).

Genero-berdintasunaren eta emakumeen sufragioaren aldeko ekintzaile sutsua, Portugalgo Emakumeen Kontseilu Nazionaleko (portugesez: Conselho Nacional das Mulheres Portuguesas) erakunde feministako kide izan zen. Horrez gain, Lisboan auto bat gidatu zuen lehen emakumetako bat izan zen, orduko bertako gizartearentzat eskandalu bat izan zena.

Bigarren Mundu Gerran zehar Hehaver portugaldar gazte juduen erakundean egin zuen lan iheslari juduei laguntza emanez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.