Sapa Inka
Sapa Inka (kitxuaz: Sapay Inqa; «Inka bakarra»), Apu edo Cápac Inka (kitxuaz: Qapaq Inqa; «Inka ahaltsua») ere deitua, Inka Inperioko enperadorea zen. Cusco hiriburuko jauregi batean bizi zen, arreba zaharrenarekin ezkontzen zen, eta konkubinak izateko eskubidea zuen. Enperadorea hiltzean, haren seme batek, ez zuen nahitaez premua izan beharrik, hartzen zuen aginpidea[1].
Konkista aurreko Sapa Inkak
Lehen dinastia
Sapa Inken lehen dinastiari buruzko berri gutxi dago. Cuskoko Erresuman agindu zuten eta dinastiaren hasiera hiri horren sorrera mitikoari loturik dago; izan ere, Manco Cápac, dinastiaren sortzailea, Inti jainkoaren semetzat zuten.
Sapa Inka | Sortzea | Heriotza | |
---|---|---|---|
Manco Cápac 1200 aldean– 1230 aldean | Inti jainkoaren semetzat zuten | 1230 aldean | |
Sinchi Roca 1230 aldean – 1260 aldean | Manco Cápac-en semea | 1260 aldean | |
Lloque Yupanqui 1260 aldean – 1290 aldean | Sinchi Rocaren semea | 1290 aldean | |
Mayta Cápac 1290 aldean – 1320 aldean | Lloque Yupanquiren semea | 1320 aldean | |
Cápac Yupanqui 1320 aldean – 1350 aldean | Mayta Cápac-en semea | 1350 aldean |
Bigarren dinastia
Inka Roca, Cápac Yupanquiren semea, izan zen bigarren dinastiaren fundatzailea. Cápac Yupanqui hil ostean, Hurin Cusco eta Hanan Cuscoren arteko gerra piztu zen. Azken hori nagusitu zenean, Inka Roca agintera igo zen, Hanan Cusko dinastiari hasiera emanez[2]. Dinastia honek agindu zuen bitartean gertatu zen Inka Inperioaren hedapen handiena.
Sapa Inka | Sortzea | Heriotza | |
---|---|---|---|
Inka Roca 1350 aldean – 1380 aldean | Cápac Yupanquiren semea | 1380 aldean | |
Yáhuar Huácac 1380 aldean – 1410 aldean | Inca Rocaren semea | 1410 aldean | |
Viracocha Inka 1410 aldean – 1438 | Yáhuar Huácac-en semea | 1438 | |
Pachacuti 1438 – 1471 | Viracocha Inkaren semea | 1471 | |
Túpac Inka Yupanqui 1471 – 1493 | Pachacutiren semea | 1493 | |
Huayna Capac 1493 – 1527 | Túpac Inka Yupanquiren semea | 1527 | |
Ninan Cuyochi 1527 | Huayna Capac-en semea | 1527 | |
Huáscar 1527 – 1532 | Huayna Capac-en semea | 1533 Atahualpak hilarazia | |
Atahualpa 1532–1533 | Huayna Capac-en semea | 1533ko uztailak 26 Espainiarrek hilarazia |
Konkista ondoko Sapa Inkak
Sapa Inka | Sortzea | Heriotza | Oharrak | |
---|---|---|---|---|
Túpac Huallpa 1533 | Huayna Capac-en semea | 1533 | Francisco Pizarrok izendatua | |
Manco Inka Yupanqui 1533 – 1544 | Huayna Capac-en semea | 1544 | Francisco Pizarrok izendatua. 1536an espainiarren aurka matxinatu zen. Garaitua izan ostean, Vilcabambako Erresuma sortu zuen. | |
Paullu Inca 1536 – 1549 | Huayna Capac-en semea | 1549 | Espainiarrek izendatua, Manco Inkaren matxinadaren ondoan. Cuskon agindu zuen. | |
Sayri Túpac 1544 – 1560 | Manco Inka Yupanquiren semea | 1560 | Vilcabamban agindu zuen. | |
Titu Cusi 1563 – 1571 | Manco Inka Yupanquiren semea | 1571 | Vilcabamban agindu zuen. | |
Túpac Amaru 1571 – 1572 | Manco Inka Yupanquiren semea | 1572ko irailak 24 Espainiarrek hilarazia | Vilcabamban agindu zuen. Azken Sapa Inka izan zen. |
Azken Inka ez da nahasi behar Tupac Amaru II.a, XVIII. mendeko Peruko buruzagi indigenarekin.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Inca Roca. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-27).