Saoi O'Connor
Saoi O'Connor (Skibbereen, 2003[1]) irlandar klima-ekintzailea da.
Saoi O'Connor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cork, 2003 (20/21 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Bizilekua | Cork |
Jarduerak | |
Jarduerak | climate activist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Bizitza
Aktibismoa
O'Connorrek dio 3 urterekin hasi zela aktibismoan, San Patrizio egunean, bidezko merkataritzaren kanpaina baten baitan[2].
2019ko urtarrilaren 11n, Fridays for Future greba hasi zuen Corkeko udaletxearen kanpoaldean[3][4], The Emperor Has No Clothes (euskaraz: «Enperadoreak ez du arroparik») zioen kartela eskuan zuela[5]. Ikasketak etxean jarraitu zituen[5] klima-justiziako aktibismoan lanaldi osoz aritzeko[6].
2019ko otsailean, Europako Parlamentura joan zen beste klima-ekintzaile batzuekin bat egiteko[2]. Urte berean, RTÉ Klimari buruzko Gazte Asanbladako 157 ordezkarietako bat izan zen[7]. 2021ean COP aurreko Milango gazteen konferentzian bi irlandar ordezkarietako bat izan zen[8].
2019 eta 2020 artean Growing Up At The End of The World dokumentalean parte hartu zuen[9].
2021eko azaroan Irlandako Gurutze Gorriaren Urteko Gazte Humanitarioaren saria jaso zuen[10].
2020ko abenduan O'Connor mundu mailako liderrei zuzendutako As the Paris Agreement on Climate Change marks five years, urgent action on climate threats is needed now gutuna argitaratu zuen talde global baten parte zen[11].
17 urte zituela, COP25 konferentzian parte hartu zuen lehen aldiz[12]. 2021ean Glasgowko COP26-n herriko aktibismoan aritu zen[13]. COP27[14], SB58[15] eta COP28-n ere parte hartu zuen[16].
2021eko Lurraren Egunean, Fridays For Future Irelanden ekitaldi birtualaren antolatzaileetako bat izan zen[17].
Haurrentzako hainbat liburutan agertu da, besteak beste, Be Inspired, Irish Young People Changing the World[18] eta Girl Warriors[19], nahiz eta ez den neska gisa identifikatzen[20].
Bizitza pertsonala
Skibbereenen jaio zen, baina gaur egun Glasgown bizi da[21]. Pertsona autista eta ez-bitarra da[22].
Erreferentziak
- (Ingelesez) ICIET 2021. 2021 9th International Conference on Information and Education Technology. (argitaratze data: 2021), 483 or. ISBN 978-1-6654-1932-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Dunphy, Liz. «Cork climate activist Saoi O’Connor says act now or 'we may not have a future'» Irish Examiner 2019-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Saoi’s climate contribution honoured at Cork Environmental Forum awards» Southern Star 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Meath, Aisling. «A Saoi of change» Southern Star 2019-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) O'Byrne, Ellen. «Cork teen climate activist: ‘Terrifying’ to have protested for a year with no change» Echo Live 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Sheridan, Colette. «Climate change alarm bells prompt author into action with Irish anthology» Irish Examiner 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Saoi O'Connor» RTÉ News 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Ingelesez) Barry, Colleen. «Young climate activists denounce ‘youth-washing’ in Milan» AP News 2021-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) McMullan, Dominique. «Growing Up At The End Of The World: The documentary not to miss this week on RTE One» Image 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Parle, Andrew. «Young Humanitarian» Irish Red Cross Humanitarian Awards (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «OPINION: There's no time left for climate diplomacy. Now it's time for action» Thomson Reuters Foundation 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Irish youth activist at COP25: 'They don't want us to understand what's going on'» The Irish Times 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) O'Connor, Saoi. «COP26 won't give us what we’re fighting for - only the people can do that» The Journal 2021-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Garton-Crosbie, Abbi. «Young Scots chant 'f*** the Tories' as they march through Glasgow in climate protest» The National 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- (Ingelesez) «Day 3 SB58 Press Briefing : "COP28 President must prioritise just and equitable phase out of fossil fuels"» Climat Action Network Inernational 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Corr, Shauna. «COP28: Fossils fuelling rising migration, says UN expert» Irish Mirror 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Youth climate strikers demand more from world leaders» Green News 2021-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Webb, Sarah. (2022). Be Inspired, Irish Young People Changing the World. Dublin: O'Brien Press ISBN 9781788493284..
- (Ingelesez) «5 LGBTQ Kids’ Books for Earth Day (Because It Will Take Everyone to Save Our Planet)» Mombian 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «How to Be Acquainted With the LGBTQ Community» 4LGBT (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Keogh, Jackie. «Climate activist Saoi in RTÉ documentar» The Southern Star 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Saoi O'Connor» Your Daily Queer (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).