Santxo Panza
Santxo Panza On Kixote Mantxakoa liburuko pertsonaia da, On Kixote da zaldun nagusia eta Santxo bere morroia.[1] Miguel de Cervantes espainiar idazle ospetsuaren idazlan nagusia da. Bi zatitan argitaratu zen, lehenbizikoa 1605ean eta bigarrena 1615ean. Aditu askoren arabera, historiako eleberririk onenetako bat da[2]. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara[3]; halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.
Santxo Panza | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Miguel de Cervantes |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | squire (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Teresa Panza (en) |
Liburuko lehen zatian Santxo ez da azaltzen, hor ez da azaltzen nagusiaren eta morroiaren arteko elkarrizketarik. Baina bi protagonisten hizketaldiek liburuko kapitulu osoak betetzen dituzte gero eta, maiz, ezer gertatu gabe, buru argitasunaren, umore onaren eta zorroztasunaren agergarri dira. Haien ahoetatik ateratzen diren ameskeriek eta iritziek bestelako deskribapen prozeduren ordezko bikainak dira.
Hitz egiteko moduak bakantzen ditu pertsonaia nagusiak: zein eta nolako pertsona den, argota, erudizio hanpatua, hizketa jasoa, herrikoia... darabil. Pertsonaiak dira eleberriaren aberastasunik handienetako bat. Badira guztiz asmatuak eta bere garaiko tipoak direnak, Santxo Panza, adibidez; badira literaturatik hartuak eta errealitatetik hartuak; Cervantes bera agertzen da lehen partean, eta liburua bigarrenean.
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- La mejor novela de la historia. in: El País, 2002-05-08. elpais.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-04).
- García Argüello, Xabier. On Kixote euskalduna. in: El País, 2005-01-10. elpais.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-04).
Bibliografia
- Ezkiaga, Patxi: Don Kijote Mantxako eta pedagogia. - Egan, 2006-3/4, 5-22
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Miguel de Cervantes: El ingenioso hidalgo Don Quijote de La Mancha Quijote.bne.es
- Miguel de Cervantes: Don Kijote Mantxa'ko, Pedro Berrondok euskaratua, Coleccionesdigitales.cervantes.es
- Miguel de Cervantes: On Kixote Mantxako, Eneko Iñarrondok euskaratua, Onkixotemantxako.eu
- Gotzon Egia: Mantxako herri batean Eizie.org