Santutxuko geltokia
Santutxu Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[2]
Santutxu | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Zabalbide, 53; 48006 | ||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | SAN | ||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1997ko uztailaren 5a | ||||||||||||||
Bidaiariak | 4.410.885 (2017)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia L2Basauri - Kabiezes | ||||||||||||||
Bilbobus | 40 La Peña - Plaza Biribila 48 Santutxu - Lezeaga G7 Mina del Morro - Plaza Biribila | ||||||||||||||
Bestelakoak | Iturribide-Zabalbide igogailua Taxi |
Sarbideak
- Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
- Tenor Fagoaga kalea, 6 (Karmelo irteeera)
- Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)
Gaueko sarbideak
- Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
- Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)
Geltokia
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Zabalbide sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Karmelo sarbidearen kanoia harrizko element bilakatzen da eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago, eta doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4][5]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Iturribide-Zabalbide igogailua eta Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Masustegi 3 |
Santa Klara (12) |
Zabalbide 41 |
Bidaiariak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]
Irudi galeria
- Karmelo sarbidea.
- Igogailua.
- Igogailua.
- Zabalbide sarbidea.
Erreferentziak
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 38 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
- «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- (Gaztelaniaz) «El metro suma dos estaciones más con wifi: Basauri y Portugalete. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).