Santurtziko Bandera
Santurtziko Bandera Itsasoko Ama arraun elkarteak antolatzen duen eta Santurtzin jokatzen den estropada da.
Santurtziko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1980 |
Herria | Santurtzi, Bizkaia |
Antolatzailea | Itsasoko Ama A.E. |
Partehartzaileak | TKE Liga Euskotren Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | 19:31:57 (Orio, 2000) itsasoa 19:06:62 (Orio, 2019) ibaia |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
Historia
1980an jokatu zen lehen aldiz eta Kaiku izan zen garailea. 1981ean ere Kaikuk irabazi zuen baina estropadaren emaitzak anulatu egin ziren balizekin izandako arazoengatik. 1996 arte Kontxako Banderaren aurreko igandean jokatzen zenez estropada oso garrantzitsua bihurtu zen. 1997an uztailaren erdira, Karmen egunera, aldatu zen. 2002tik aurrera Itsasoko Ama elkartea TKE Ligatik kanpora gelditu zenez estropada ere KAE Ligan dauden traineruek jokatu izan dute. 2018an herriko trainerua TKE Ligan sartu denez estropada bera ere bai.
2019an estropada eremu berria estrenatu dute Ibaizabal itsasadarrean.
Palmaresa
Garaipenak
Elkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Pasai Donibaneko traineruak | 8 | 1986, 1988, 1989, 1990, 1994, 1997, 1998, 2007 |
Santurtzi | 6 | 1983, 1985, 2002, 2010, 2017, 2021 |
San Pedro | 4 | 1991, 1992, 1993, 1995 |
Zumaia | 4 | 1982, 1984, 1987, 2015 |
Orio | 4 | 1996, 2000, 2012, 2019 |
Kaiku | 2 | 1980, 2008 |
Getaria | 2 | 2006, 2014 |
Urdaibai | 2 | 1999, 2018 |
Zierbena | 2 | 2013, 2020 |
Hondarribia | 2 | 2022, 2023 |
Castro Urdiales | 1 | 2001 |
Ur-Kirolak | 1 | 2003 |
Arkote | 1 | 2004 |
Pontejos | 1 | 2005 |
Astillero | 1 | 2009 |
Portugalete | 1 | 2011 |
Donostiarra | 1 | 2016 |
Itsasoko Amaren Bandera
2013 eta 2014 urteetan KAE 2. mailarako antolaturiko estropada izan zen, izan ere urte hauetan Santurtzik bigarren trainerua atera baitzuen.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2013 | San Pedro B | Hondarribia B | Getxo |
2014 | Zarautz | Deustu | Hondarribia B |
Emakumezkoen Bandera
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2021 | Arraun Lagunak | Orio | Donostiarra |
2022 | ez zen jokatu | ||
2023¹ | Donostiarra | Arraun Lagunak | Orio |
- ¹ San Juan de Dios Ospitalaren Bandera izan zen.