Santurtzi Kirol Elkartea
Club Deportivo Santurtzi Kirol Elkartea Santurtziko futbol talde nagusia da. 1952an sortua, egun Espainiako Hirugarren Mailan dabil, baina lau urtetan Bigarren B Mailan aritu zen.
Izen osoa | Club Deportivo Santurtzi Kirol Elkartea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1952 (72 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | San Jorge Santurtzi edukiera: 2.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Raúl Sáez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Pablo Palacios | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bizkaiko Ohorezko maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.cdsanturtzi.org | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/Santurtzi_san-jorge_futbol_zelaia.jpg.webp)
Historia
1921ean Sparta Club sortu zen Santurtzin. Bi urte baino ez zituen iraun baina 59 partida jokatu eta 26 irabazi zituen denbora horretan. 1922an S. Andree talde ingelesaren aurka jokatu zuen eta 4-0 irabazi zuen gainera. Urte hartan bertan nesken taldea ere sortu zuen Sparta Clubak.
1952an U.D. Amaya de Bilbo taldeko agintariek Club Deportivo Santurce sortu zuten. Erregional mailatan hasi zen jokatzen eta 1961ean hirugarren mailara igo zen. Zazpi urte egin zituen bertan. Urterik onenak 1962-63 eta 1963-64 izan zituen laugarren egin baitzuen eta lehenengoan igoera fasera sartzear egon zen gainera. 1968an jeitsi zenetik aurrera Erregional mailan egin zituen 14 urte, tartean urte bakarra hirugarren mailan, 1975-76koa.
1982an igo zen berriz hirugarren mailara eta 1983-84 urtean txapeldunak izan ziren, baina igotzerik ez zuten lortu Orenseren aurkako kanporaketa galdu baitzuten. Bigarren B mailarako igoera 1988-89an izan zen, berriz ere multzoko txapeldun izanda. Maila berriko emaitzak apalak izan ziren eta 1993an maila galdu zuten. Hirugarren Mailan ere ez zen ondo ibili eta 2000an Erregional mailara jeitsi zen.
2006 eta 2011 artean ere Hirugarren Mailan ibili zen. 2013-14an Ohorezko Mailako txapelduna izan zen eta Hirugarren Mailan jokatu zuen 2021ean jeitsi zen arte.
Datuak
2022-23 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 4
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 22
- Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 0
- Emaitzarik onena: 12.a (Bigarren B Maila, 89-90 denboraldia)
Azken denboraldietako emaitzak
Denboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
2004-05 | 5 | Bizkaiko Ohorezko maila | 1.a |
2005-06 | 4 | Hirugarren Maila | 12.a |
2006-07 | 4 | Hirugarren Maila | 7.a |
2007-08 | 4 | Hirugarren Maila | 9.a |
2008-09 | 4 | Hirugarren Maila | 14.a |
2009-10 | 4 | Hirugarren Maila | 12.a |
2010-11 | 4 | Hirugarren Maila | 18.a |
2011-12 | 5 | Bizkaiko Ohorezko maila | 12.a |
2012-13 | 5 | Bizkaiko Ohorezko maila | 3.a |
2013-14 | 5 | Bizkaiko Ohorezko maila | 1.a |
2014-15 | 4 | Hirugarren Maila | 10.a |
2015-16 | 4 | Hirugarren Maila | 15.a |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 8.a |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 14.a |
2018-19 | 4 | Hirugarren Maila | 14.a |
2019-20 | 4 | Hirugarren Maila | 12.a |
2020-21 | 4 | Hirugarren Maila | 7.a/5.a |
2021-22 | 6 | Bizkaiko Ohorezko maila | 3.a |
2022-23 | 6 | Bizkaiko Ohorezko maila |
Kirol lorpenak
- Hirugarren Maila (2): 1984, 1989.
- Bizkaiko Ohorezko Maila (3): 1975, 2005, 2014