Santsol
Santsol[3] ([s̺ants̺ol] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Santzol [s̺ants̻ol] euskaraz lehen) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 104 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.
Santsol | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Santsoleko herrigunea eta San Zoilo elizaren kanpandorrea. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Vianaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Sansol | ||||||||||
Alkatea | Francisco Javier Díaz de Ilarratza Sanz (AIS, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31220 | ||||||||||
INE kodea | 31219 | ||||||||||
Herritarra | santsoldar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°33′17″N 2°15′51″W | ||||||||||
Azalera | 13,31 km² | ||||||||||
Garaiera | 485 metro | ||||||||||
Distantzia | 69 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 87 (2023: −14) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,36 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 15,97 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 7,02 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 6,50 (2018: %6,5) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.sansol.es |
Izena
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian Santzol forma proposatu zuen herriarentzat, baina 1990eko Nafarroako Herri izendegian herriaren gaztelerazko izenak (Sansol) ez duela euskarazko parekiderik adierazi zuen akademiak. Gerora, hori zuzendu zuen eta Santsol zela erabaki[4], dagoeneko arau mailarekin.
Litekeena da herriaren izena San Zoilo herriko elizaren santuaren izenetik etortzea, Sanctus Zoilus bere forma latinezko zaharrenetik agian.[5]
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean Lizarra-Biana norabidean.
Santsolek Desojorekin egiten du muga iparraldean, El Bustorekin ekialdean, Torres del Riorekin mendebaldean eta hegoaldean.
Donejakue bidearen adar bat igarotzen da herritik[6].
Klima eta landaredia
Klimaren ezaugarriak mediterraneo kontinentalari motako klimari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12 gardu ingurukoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60 inguru dira herrigunean, eta 100 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.
Udalerriko jatorrizko artadiak ia erabat desagertu dira gaur egun, eta landaturiko Alepo motako pinuek 11 hektarea hartzen dituzte.
Historia
San Zoilo herriko santuak badu kultu adibiderik Nafarroan 9. mendetik, baina Santsol herriaren lehen aipu dokumentatua Los Arcosko foruan agertzen da, 1176. urtean[6].
Los Arcosko Bostirien parte zelarik, Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako gerra zibilaren kontestuan baina Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta herria ez zen Nafarroara itzuli 1753. urtera arte[7].
Herriko arkitektura dotoreena, elizan eta hainbat etxe eta jauregitan ikus daitekeena, 18. mendekoa[6].
Demografia
Santsoleko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Santsoleko alkate kargurako Francisco Javier Díaz de Ilarraza aukeratu dute, zerrenda independente batzuen izenean. 2007an Grupo Independiente de Sansol (GIS) bere taldeak udaleko bost zinegotziak lortu zituen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Francisco Angel Barragan Domeño (GIS) | 50 | Bai |
Maria Lucia Suescun Esandi (GIS) | 48 | Bai |
Juan Javier Remirez Lizuain (GIS) | 46 | Bai |
Maria Lourdes Garcia Olazabal (GIS) | 31 | Bai |
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz (GIS) | 17 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan Díaz de Ilarrazak alkate kargua gorde izan zuen, kasu honetan Agrupación Independiente de Sansol (AIS) izeneko zerrendarekin; AIS aurkeztutako zerrenda bakarra izan zen eta beste hiru kide zinegotzi bihurtu ziren[8].
Udaletxea
Gaur egungo udaletxea 1960ko hamarkadaren hasieran eraiki zen, errepidetik gertu Alde Zaharrean dagoen orube batean. Eraikina adreiluzkoa da, eta kokapen honen aurretik, udal bulegoak elizaren ondoan egon ziren, herriguneko gunerik altuenean. Udalak alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Auzo Berria kalea z/g
Alkateak
Hauek izan dira Santsoleko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Antonio Baños Ordoñez[9] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Melgar |
Javier Barragan Ibarrola[9] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Independiente Melgar |
1987 | 1991 | ||
Luis Maria Zurbano Garcia[9] | 1991 | 1995 | Kudeaketa batzordea |
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz | 2007 | 2011 | Grupo Independiente de Sansol |
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente de Sansol |
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz[10] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Francisco Javier Diaz de Ilarraza Sanz[10] | 2019 | Jardunean | Independientes de Sansol[11] |
Azpiegitura eta garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Ondasun nabarmenak
Santsoleko eliza nagusia San Zoilo eliza da. Estilo barrokoko eraikin honek, antzinako eliza (XVI. mendea) baten egitura erabiliz eraiki zen. Aipagarri dira elizako dorrearen altuera, forma karratu eta kanpaientzako gorputz bakarrarekin. Barrukaldean, San Pedroren egurrezko irudi gotiko bat eta Gurutzatuaren beste irudi erromanista bat daude.
Herriaren erdigunean estilo barroko hainbat jauregi daude. Aipagarri da "El Palacio" izeneko jauregi klasikoa. Bi zatiz osatuta, jauregiaren fatxadan hiru armarri ageri dira.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- «Santsol - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- (Gaztelaniaz) Cabrera, Ramon. (1837). Diccionario de etimologias de la lengua castellana. Callero, 801 or. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- (Gaztelaniaz) «Sansol, Navarra, Camino Francés :: Guía del Camino de Santiago» Albergues del Camino de Santiago (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- «SANSOL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Vianaldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Santsoli buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Santsolgo Kale Nagusia Google Street View-n.