Santos Iriarte

Santos Iriarte, ezizenez Errekartetxo (Azpeitia, 1913 - ????) gipuzkoar harrijasotzaile bat izan zen[1].

Santos Iriarte

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1913 (110/111 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Kirol ibilbidea

1936ko Lasturko jaietan Damasa Agirregabiriarekin batera harriak altxatzen aritu zen eta Indalezio Ojangurenek argazkia atera zien[2]. 1940ko hamarkadan harri-jasotzaile ospetsuenetarikoa izan zen. Santosek, 14, 15 eta 16 arrobatako harri kubikoarekin jardun zuen nagusiki. 1947ko azaroaren 30ean Albitzuri Haundi harria altxatu zuen Amezketan[3]. Harri baldar hau jasotzen lehen harri-jasotzailea izan zen. 1951 urtean bost altxaldi eman zizkion 10 minututan.

Entrenatzeko erabiltzen zuen harri baldarrari Errekartetxo harria izena eman zitzaion. Bera baino ez zen gai harri hori altxatzeko.

Ikus gainera

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.