Santos Angel Otxandategi
Santos Angel Otxandategi Ituño (Durango, 1749ko urriaren 31 - ib., 1802) euskal herritar arkitekto neoklasiko garrantzitsua izan zen. Nafarroan lan egin zuen gehienbat.
Santos Angel Otxandategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1749 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Durango, 1803 (53/54 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta hirigilea |
Biografia
Juan Otxandategi Goiri (muxikarra) eta Maria Antonia Ituño Abizia (mañariarra) zituen guraso.
Errioxako Briñas eta Kuzkurritan lanagatik bizi ondoren, 1776-1779 urte bitartean Garesen bizi izan zen, bertako San Pedro elizaren dorrea egin baitzuen. 1780an Iruñera joan zen, Nafarroako Bideen Zuzendaria izendatua izan ostean. Bertan bizi zen 1802. urtera arte, bizitzako azken egunak igarotzera sorterrira itzuli zela, Durangora. Ventura Rodríguez arkitekto ospetsuaren Nafarroako proiektuen obrak zuzendu zituen, hots, Noaingo akueduktua (1782-1790) eta Iruñeko Katedralaren fatxada (1782). 1785. urtean Mañeruko San Pedro eliza eraiki zuen, aurrera eramandako bere obren artean garrantzitsuena. 1788an Zangoza Berriaren diseinu ez-eraikia planeatu zuen (Zangoza uholde batek suntsitu baitzuen), bere proiekturik handizaleena. Urte berean, Mediterranear itsasoa eta Kantauri itsasoa lotuko zituen ubide nabigagarri baten diseinua ikertu zuen[1]. Silvestre Perezen estilo klasikoaren aurrekaritzat jo daiteke Otxandategi.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) Sara Muniain Ederra: Santos Ángel de Ochandategui y su dictamen sobre un Canal navegable entre la presa del Bocal y el Cantábrico
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Santos Angel Otxandategi Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Antzinako aldizkariaren 3. alea