Santo Domingoko merkatua

Santo Domingoko merkatua Iruñeko Alde Zaharrean dagoen udal merkatu bat da.

Santo Domingoko merkatua
Iruñeko Alde Zaharra
Santo Domingoko merkatuaren ataria, Done Jakue plazatik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′08″N 1°38′40″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876
Arkitektura
Ondarea

    Kokalekua

    Iruñeko udaletxearen atzealdean kokatua dago, izen bereko Santo Domingoko aldaparen alboan dagoen Done Jakue plaza, Merkatuaren kalea eta Burguen plazaren artean, eta Santo Domingoko eliza eta San Fermin Aldapakoaren elizaren alboan.

    Ordutegia

    Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Ostiral arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.

    Santo Domingoko merkatuaren alboko ikuspegia.

    Saltokiak

    45 saltoki dauzka honela banatuak:

    • 9 arrain-saltoki
    • 9 fruta- eta barazki-saltoki
    • 8 haragi-saltoki
    • 5 txarkuteria-saltoki
    • 3 oilasko-saltoki
    • 3 bakailao-saltoki
    • 2 tripaki-saltoki
    • 2 saltoki, ogi eta opiletarako
    • Fruitu lehorren saltoki bat
    • Arrautza-saltoki bat
    • Ozpinez ondutako jakien saltoki bat
    • Lore-salmentarako saltoki bat

    Halaber, merkatuak Caprabo supermerkatu bat ere badu, 1.307,30 metro koadrokoa. Merkatuak etxez etxeko banaketa-zerbitzua dauka, eta aparkalekua ordaintzen die eremu urdinean autoa uzten duten bezeroei.

    Garraioa

    Garraio publikoa: 14. autobus lineak geltokia merkatuaren atean du.

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Iruñea


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.