Santillana del Mar

Santillana del Mar Kantabriako erkidegoko Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Suances, Torrelavega, Alfoz de Lloredo eta Reocín udalerriekin muga egiten du.

Santillana del Mar
Santillana del Mar
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaIsidoro Rabago León (en) Itzuli
Izen ofizialaSantillana del Mar
Jatorrizko izenaSantillana del Mar
Posta kodea39330
INEk ezarritako kodea39076
Geografia
Koordenatuak43°23′36″N 4°06′17″W
Map
Azalera28.46 km²
Altuera82 m
MugakideakAlfoz de Lloredo, Reocín, Torrelavega, Polanco eta Suances
Demografia
Biztanleria4.245 (2023)
−5 (2022)
alt_left 2.151 (%50,7) (%48,4) 2.056 alt_right
Dentsitatea149,16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS

Udalerri txiki hau eskualde honetako turismogune garrantzitsuenetakoa da, bere inguruetan labar-pinturaren "sixtinar kapera" deitzen duten Altamirako leizea eta XII. mendeko Santillana del Marreko kolegiata baitaude.

Halaber, Santillana del Marrek iberiar basabereei buruzko neurri handidun Zoologiko eta Lorategi Botaniko bat ere badu, bertan kolore eta itxura ezberdinetako neurri handiko tximeleta ugari daudelarik. Gainera beste museo batzuk ere badaude, hauen artean Inkisizioaren Museoa, Regina Coeli Eliz-Museoa eta Jesús Oteroren Museoa daudelarik.

Turismogune garrantzitsua denez, bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen diren dendez bete-beterik daude. Produktu hauen artean Santoñako antxoak, Tresvisoko Picón gazta ospetsua eta orein gatzartua daude. Janari dendez gain, artisau produktuak saltzen dituzten dendak ere ikustekoak dira, hauetan kantabriar mitologiaren inguruko pertsonaien eskulturak nagusitzen direlarik.

Herriak

Santillana del Mar udalerriko karrika bat.

Bere 4.049 biztanleak (INE honela banatzen dira:

  • Arroyo, 43 biz.
  • Camplengo, 201 biz.
  • Herrán, 204 biz.
  • Mijares, 124 biz.
  • Queveda, 586 biz.
  • Santillana del Mar (herrigunea), 1.108 biz.
  • Ubiarco, 246 biz.
  • Vispieres, 337 biz.
  • Viveda]], 1.069 biz.
  • Yuso, 65 biz.

Herrigunea

Santillana del Mar udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 82 metrotara eta muino txikiez inguratutako ibar batean kokatua dago. 2006ko erroldaren arabera herrigune honek 1.108 biztanle zituen.

Jaiak

Santa Julianako Jaiak (Fiestas de Santa Juliana). Jai hauek udalerriko santu jagolearen ohorez ekainaren 28an ospatzen dira. Adin ezberdinetako jendearentzako ekitaldi ezberdinak ospatzen dira: haurrentzako ekitaldiak, herri kirolak edo ekitaldi gastronomikoak. Egunik garrantzitsuena santu zaindariaren eguna den ekainaren 28a da. Egun honetan santu zaindariaren omenezko elizbira, meza eta dantza burutzen direlarik[1]

Demografia

Bilakaera demografikoa
19001910192019301940195019601970198119912005
1.6231.8862.2722.6242.6573.1553.7033.9173.8843.8394.022

Iturria: INE

Ikus, gainera

  • Kantabriako udalerrien zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kolegiata erromanikoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.