Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada

Centro de Lingüística Aplicada Santiago de Cubako ikerketa-zentro bat da, Ekialdeko Unibertsitatean kokatuta dago (Universidad de Oriente) eta Hizkuntzalaritza Aplikatuan ikertzen du. CLA laburdurarekin ere aipatu izaten da, edo euskaraz Santiago de Cubako Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroa.

Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada
Datuak
Motaikerketa zentroa
HerrialdeaKuba
Historia
Sorrera1971
http://www.cla.cu/clanuevo/es/

Hizkuntza-eragin pedagogiko handiko emaitza zientifikoak lortu ditu herrialde osoan, batez ere Kubako Hezkuntza Sistema Nazionalean.

Xedea

Kubako espainierari buruzko ikerketa linguistikoak garatzea eta espezialitate horretan zerbitzuak ematea da zentroaren xedea. Pertsonen kultura linguistikoa, bereziki ikasleena, garatzen laguntzea du xede nagusi, zehaztasun zientifikozko ikerketa aplikatuen bidez.

Historia

Nazioarteko bilkuraren kartela 2017an Eloinaren omenez.

Vitelio Ruiz Hernández eta Eloína Miyares Bermudez senar-emazte diktoreek metodologia bat sortu zuten maisuek eta ikasleek beren ahoskera eta ortografia hobe zitzaten, geroago 1971an CLA Zentroa fundatu zuten Santiago de Cuban.[1] [2] Zentroa egitura sendoago lortu zuen 2000. urtean, 86/2000 ebazpenaren bidez, lortutako emaitza zientifiko altuengatik, erakundea formalki Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentro gisa eratu zenean, Santiagoko Zientzia, Teknologia eta Ingurumen Ministerioaren (CITMA) Lurralde Ordezkaritzaren mende.

2002 urteaz geroztik CLA-k urtero antolatzen du Simposio Internacional de Comunicación Social izeneko kongresua, Santiagon hizkuntzalaritzazko lexikografiazko eta hizkuntzalaritza konputazionalezko hainbat aditu nabarmendu biltzen dituena.[3][4]

Ikerketa eta ekarpenak

Hauek dira Zentroaren ekarpen nabarmenenak:[5]

  • Hiztegigintza
    • Eskolako Oinarrizko Hiztegia (Diccionario Básico Escolar Cubano, DBE)
    • Eskola-hiztegi ilustratua
    • Espainieraren Hiztegi Ortografikoa
    • Alderantzizko hiztegia eta gaztelaniaren anagramak
    • Karibeko espainieraren eskola hiztegia
  • Ikasleen gaitasun linguistikoa garatzeko laguntza pedagogikoak
    • Metodologiak sortzea Kubako eskola-ikasleen ahozko eta idatzizko adierazkortasuna hobetzeko.
    • VAL-CUBA txerto ortografikoa (Vacuna Ortográfica), lehen mailako ikerketa lapsogramatikoa.[6]
    • Ortografia integrala (Oinarrizko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat)
    • Ikasle kubatarraren lexiko aktibo funtzionala
    • Lehen Hezkuntzako ikasleen garapen lexikoaren diagnostikoa egiteko ikuspegi berria
    • Garapen lexikoa lehen hezkuntzako ikasleen artean. Hobetzeko ariketak
  • Kubako espainierari buruzko ikerketa linguistikoak
    • Santiago de Cubako mintzamenaren ikerketa sinkronikoa, maila fonologikoan eta fonetikoan.
    • Kubako kontsonantismoa, irratiko eta telebistako hainbat esatarien mintzamenaren analisi akustikoren bitartez batez ere.
  • Espainiera ikastaroak atzerritarrentzat

Lankidetza EHUko Ixa Taldearekin

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldea lankidetzan aritu izan da 2001tik CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegia (digitala eta paperezkoa). Lankidetza honen barruan mende hasieran sortu zen lehenengo bertsioan hiztegiaren diseinu informatikoa oso aurreratu izan zen: XML lengoaia kodetuta dago), eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen zen.[8] Geroago hiztegiaren lau edizio (2005, 2008, 2009, 2013-2015) argitaratu dira Kuban, paperean eta digitalki. Hiztegiaren sortzaileak Eloína Miyares Bermúdez eta Vitelio Ruiz Hernández linguistak ziren. Urteetan zehar Zabalkuntza handia izan du hiztegiak Kubako eskoletan.[9] 2023. urtera arte guztira hiztegiaren 300.000tik gora ale salduta zeuden paperean, eta bertsio elektronikoan 1100 CD.[10][11][12]

Erreferentziak

  1. 40th anniversary of the Centro de Lingüística Aplicada in Santiago de Cuba IXA taldearen blogean
  2. Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-k 40 urte – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  3. (Gaztelaniaz) Chacón, M. Sc Miguel A. Gaínza. «Falleció en Santiago de Cuba el Héroe del Trabajo de la República de Cuba Vitelio Ruiz Hernández» Periódico Sierra Maestra (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  4. Vitelio Ruiz lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Julio Vitelio Ruiz Hernández -» www.ecured.cu (EcuRed) (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  6. Ruiz Hernández, Julio Vitelio.. (2006). Ortografía integral. Centro de Lingüistica Aplicada ISBN 9597174065. PMC 1006610983. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  7. «Diccionario Básico Escolar. Consulta de la versión digital» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  8. Eloína Miyares lankide kubatarra hil zaigu – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan: Diccionario Básico Escolar – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  10. (Gaztelaniaz) Agencia Cubana de Noticias. (2023-02-16). «Condecoran hoy con la Orden Carlos J. Finlay a cubanos y extranjeros (+Fotos)» www.acn.cu (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) «Orden “Carlos J. Finlay” a oficiales, trabajadores, profesores extranjeros e instituciones.» Gaceta Oficial de la República de Cuba (MINISTERIO DE JUSTICIA ISSN 1682-7511Información en este número Gaceta Oficial No. 2 Ext. Especial de 19 de enero de 2023).
  12. (Gaztelaniaz) Orden “Carlos J. Finlay”: Marlene Vázquez Pérez y Carmen Suárez. josemarti.cu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.