Santiago Urtizberea
Santiago Urtizberea Oñatibia (Irun, 1909eko uztailaren 25a - Irun, 1985ko urtarrilaren 18a) euskal herritar futbolari eta entrenatzailea izan zen, batez ere Girondins de Bordeaux taldean izandako ibilbidearengatik ezaguna.
Santiago Urtizberea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Irun, 1909ko uztailaren 25a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donibane Lohizune, 1985eko urtarrilaren 18a (75 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Biografia
Hasierako urteak
Santiago Urtizberea Irunen jaio zen eta 15 urte zituela hasi zen bere herriko Real Unión taldean jokatzen, nahiz eta 1926-27 denboraldirarte ez zuen fitxarik izan. Urte horietan Real Uniónek bi Errege Kopa irabazi zituen baina Santiago ordezko jokalaria izan zen. 1929an Espainiako lehenengo liga txapelketa antolatu zen eta Urtizbereak bere tokia egin zuen taldean, 12 partida jokatu eta 11 gol sartuz.
Errealak fitxatua
Hurrengo urteetan taldea beheko postuetan aritu bazen ere Urtizbereak gol ugari sartu zituen eta 1933an Errealak fitxatu zuen bi urtetarako. Errepublika garaia izanik Errealak Donostia Football Club izena hartu zuen eta Real Uniónek Unión Club de Irún. Erreala erdialdeko postu lasaietan aritu zen eta Urtizbereak 24 partida jokatu zituen 23 gol sartuz. Taldean jarraitzeko aukera izan arren bigarren mailan ari zen Real Uniónera itzultzea erabaki zuen.
Girondins de Bordeaux
Gerra Zibilaren hasierak gogor jo zuen Irun eta Urtizbereak Frantziara alde egitea erabaki zuen. Benito Diaz donostiarra Girondins de Bordeaux entrenatzen hasi berria zen eta honek talde hartarako fitxatu zuen. Berarekin Jaime Manzisidor ere joan zen Bordelera.
Amateurren mailan zegoen taldea izan arren 1941ean lortu zuen lehenengo titulua, Frantziako Kopa hain zuzen ere. Finalean SC Fives 2-0 garaitu zuten, gol biak Urtizbereak sartu zituelarik. 1942an Benito Diazek taldea utzi egin zuen eta 1943an Urtizberea entrenatzaile-jokalari bihurtu zen. Urte hartan Girondinsek berriz ere Kopako finala jokatu zuen Olympique Marseillakoaren aurka. Lehenengo partidan 2-2 egin ondoren bigarren partida bat jokatu zuten baina oraingoan 4-0 galdu zuen. 1944ean Amateur mailako liga irabazi eta lehen mailara igotzea lortu zuen. Bi urte baino ez zituen egin goren mailan eta azken urtea bigarren mailan egin ondoren 39 urterekin erretiratzea erabaki zuen Urtizbereak.
Entrenatzailea
Hurrengo urtetan Girondins de Bordeauxeko behe mailako taldeak entrenatzen aritu zen eta Bordelen oso estimatua izan zen bere harrobiko lana. 1957 denboraldia hasita zegoela lehen taldearen entrenatzaile kargua onartu zuen berriz ere lehen mailara igotzeko asmoz, baina 5. postua baino ez zuen lortu.
Urte luzetan Donibane Lohitzunen bizi izan zen eta 1985ean hil zen Irunen.
Tituluak
- Espainiako Errege Kopa (1): 1927. (Real Unión)
- Frantziako liga amateurra (2): 1937, 1944. (Girondins de Bordeaux)
- Frantziako Kopa (1): 1941. (Girondins de Bordeaux)