Santiago Uranga
Santiago Uranga Ruiz de Azua (Balmaseda, Bizkaia, 1913ko azaroaren 28a - Madril, 1979) bizkaitar pintorea izan zen.
Santiago Uranga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Balmaseda, 1913ko azaroaren 28a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1979 (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Bilboko Arte Ederretako Akademian egin zituen Pintura ikasketak, eta 1942-1945 urteetan Bartzelonan jarraitu zituen. 1947. urtean egin zuen lehen erakusketa, eta harrezkero hamaika erakusketa egin ditu, bakarka eta taldean. Erretratuak eta paisaiak landu zituen batez ere.
Lan nagusiak: Cinco Plásticos, Alacena, Paisaje español, Paisaje segoviano, Pescador, Retrato del escultor Oteiza, Toledo, Ávila, Bodegón, Calvario, Costa Vasca, Maluenda, Albarracín, Sepúlveda, Ventana, Lerma, Girasoles, Ciptana eta Violinista Morales.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.