Santiago Lorenzo
Santiago Lorenzo (Portugalete, 1964) idazle eta zinegile bizkaitarra. Egun, Segoviako herrixka batean bizi da.
Santiago Lorenzo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Matabuena |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Biografia
Portugaleten jaioa, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudia eta gidoilaritza ikasi ostean, RESADen eszena zuzendaritza ikasi zuen. Geroago, El Lápiz de la Factoría ekoiztetxea eratu eta Manualidades film laburra zuzendu zuen. 1995an Caracol, col, col marrazki biziduenen film laburra ekoitzi zuen; film horrekin 1996an Goya saria irabazi zuen. Bestalde, 2001ean Mar García Navasekin batera, eszenografiak diseinatzeko tailer bat ireki zuen. Un buen día lo tiene cualquiera filma egin ondoren, zinema utzi zuen literaturan buru belarri aritzeko. Gaur egun hiri handietatik ihes eginda, Segoviako herrixka batean bizi da.
Filmak
Laburmetraiak
- (1989). Bru (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1990). Es asunto mío (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1992). Manualidades (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1993). Tiberiades (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1993). Los colores del caudal (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1994). Café del Norte (Zuzendari eta ekoizlea).
- (1995). Caracol, col, col. (Ekoizlea).
- (1999). Mi novio es bakala. (Aktorea).
- (2003). La cigarra y la hormiga. (Ekoizlea).
Luzemetraiak
- (1997). Mamá es boba (Zuzendatzaritza eta gidoia).
- (2007). Un buen día lo tiene cualquiera (Zuzendatzaritza eta gidoia).
Liburuak
- Los millones (Mondo Brutto, 2010)
- Los huerfanitos (Blackie Books, 2012)
- Las ganas (Blackie Books, 2014)
- 9 chismes, Mireia Pérezen marrazkiekin (Autsaider Comics, 2017)
- Los asquerosos (Blackie Books, 2018)
- Tostonazo (Blackie Books, 2022)[1]
Sariak
- Zinema zuzendari:
- 1992: Manualidades filmarekin, Alcalá de Henaresko film laburren lehiaketa[2]
- Zinema ekoizle:
- 1996: Caracol, col, col[3] Marrazki bizidunen Goya Saria
- Idazle:
- 2019: Los asquerosos eleberriarekin: Calamo saria, Los Libreros Recomiendan saria, Nafarroako Liburudenden saria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Elkarrizketa telebistako La Resistencia saioan, 2019/01/08.
- (Gaztelaniaz): Elkarrizketa El País egunkarian, 2019/08/13.
- (Gaztelaniaz): Erreportajea 20 minutos aldizkari digitalean, 2019/06/16
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.