Santiago Irigoyen

Santiago Irigoyen Igoa (Lesaka, Nafarroa, 1913ko uztailaren 24a - Ib., 2007ko maiatzaren 5a[1]), euskal herritar musikaria izan zen.

Santiago Irigoyen
Santiago Irigoyen (Errenteria, 1997)
Bizitza
JaiotzaLesaka, 1913ko uztailaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLesaka, 2007ko maiatzaren 5a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Lesakan jaio zen, 1913an. Jaioterriko Musika Akademian hasi zen musika ikasten, eta 1926ean bandan sartu zen; tronboiarekin hasi zen eta tronpetarekin jarraitu zuen. Urte horretan bertan, txistularien errepertorioa bi hilabetean ikasi behar izan zuen, eta 1927ko urtarrilaren 1ean jendaurrean aurkeztu zen lehen aldiz. Txistulari moduan. Errenteriako Alejandro Lizaso txistulariaren eskolak hartu zituen. Urte askotan Lesakako txistularien irakasle izan zen, eta bizitzan zehar omenaldi asko jaso izan ditu. Txistu bandarako pieza ugari idatzi zituen. Lesakan hil zen, 2007an.

Lanak

  • Adan y Eva (Bnd)
  • Ariñ ariñ (tx/tx/sb)
  • Ariñ ariñ (tx)
  • Aurrerá (Co/órg)
  • Erdi bidekoa (tx)
  • Erdi bidekoa [mold.] (tx/tx/sb)
  • Fandango (tx/tx)
  • Flor de Lis tx
  • Fraiñgo gurutzea (tx/tx/sb/at)
  • Goitik-Bera (tx/tx/sb)
  • Goizean goiz (tx/tx/sb)
  • Illeta doinua (tx/tx/sb)
  • Iria (tx/tx/sb)
  • Iria [mold.] (tx/tx/sb)
  • Karrikaz karrika [mold.] (tx/tx/sb)
  • Karrikaz-Karrika (tx/tx/sb)
  • Koxkonta (tx/tx)
  • Koxkonta [mold.] (tx/p)
  • Lesaka : fandango (tx/tx/sb)
  • Lesaka : zortziko (tx/tx/sb)
  • Lesaka : orripeko [mold.] (tx/tx/sb)

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Auñamendi entziklopedia,
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.