Santiago Bernabéu

Santiago Bernabéu de Yeste (Montealegre, 1895eko ekainaren 8a -Madril, 1978ko ekainaren 2a) futbolaria, entrenatzailea eta Real Madrid Club de Fútbol taldeko lehendakaria izan zen.[1] Bernabéu izan da Madrileko taldearen buru, 35 urtez, hil arte, denbora gehien eman duen presidentea.

Santiago Bernabéu

11. Real Madrileko president of Real Madrid CF (en) Itzuli

1943ko irailaren 15a - 1978ko ekainaren 2a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSantiago Bernabéu
JaiotzaAlmansa, 1895eko ekainaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1978ko ekainaren 2a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaAlfonso XII Royal College (en) Itzuli
Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea, kirol-zuzendaria eta legelaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril1913 / 1910
 
Posizio edo espezialitateafull back (en) Itzuli

Denboraldi horietan, klubak hamasei liga espainiar, sei Espainiako kopa eta sei Europako kopa irabazi zituen, Real Madrid Europako futbol talde garrantzitsuenetako batean bialatuz. Saskibaloi-taldearen ibilbidea ere nabarmendu zuen, Raimundo Saportak zuzendua, 19 liga nazionalekin eta 6 Europako kopekin. Gainera, Santiago Bernabéu estadioa ere eraiki zuten, 1955etik bere izena ohorez duena, eta lehenengo Kirol Hiria. Estadioaz gain, eta Real Madrilen gidaritzapean egindako lanaren omenez, klubaren udako trofeoak bere izena darama.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.