Santiago Abascal Conde

Santiago Abascal Conde (Bilbo, Bizkaia, 1976ko apirilaren 14a) euskal herritar politikari bat da, eskuin muturrekoa, Espainiako Vox alderdiko lehendakaria. Lehenago, Alderdi Popularreko (PP) kide zela, Eusko Legebiltzarreko kide izan zen (2004 eta 2009). DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) sortu zutenetako bat izan zen, eta hedabideetan presentzia nabaria du.

Santiago Abascal Conde

(2023)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 14a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Q87349529 Itzuli

2014ko irailaren 20a -
José Luis González Quirós (en) Itzuli

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko urriaren 4a - 2009ko urtarrilaren 6a
Encina Regalado de los Cobos
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Eusko Legebiltzarkidea

2004ko urtarrilaren 16a - 2005eko urtarrilaren 22a
Carlos Urquijo
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1976ko apirilaren 14a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaSantiago Abascal Escuza
AmaMaría Isabel Conde Álvarez
Ezkontidea(k)Ana Belén Sánchez Cenador  (2002 -  2010)
Lidia Bedman Lapeña (en) Itzuli  (2018 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 2003) lizentzia : soziologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soziologoa eta saiakeragilea
Lantokia(k)Las Ventas eta Madril
KidetzaHazteOir.org (en) Itzuli
Espainiako Ornitologia Elkartea
Disenso Foundation (en) Itzuli
Foundation for the Defense of the Spanish Nation (en) Itzuli
MugimenduaEspainiar nazionalismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Vox

santiagoabascal.es
Facebook: SantiagoAbascalConde Twitter: Santi_ABASCAL Instagram: santi_abascal Edit the value on Wikidata

Santiago Abascal Eskuza eskuin muturreko euskal herritarraren semea da.

Bizitza

Bilbon jaio zen, Amurriokoa den familia batean. Familiak jantzi dendak ditu Aiaraldean.

Ideologiaren aldetik, eskuin muturreko espainiar nazionalismokoa da, familiaren ildoari jarraituz: Santiagoren aitona Manuel Abascal Pardo Amurrioko alkatea izan zen frankismoan. Aita Santiago Abascal Eskuza ere herri bereko zinegotzi izan zen, Alianza Popular eta Euskadiko PP alderdiekin. Abascaldarrak joera politiko honek Aiaraldean duen erreferentzia nagusiak dira, Laudioko Urkijotarrekin batera.[1] Oro har oso oldarkorrak izan dira eusko abertzaletasunarekin zerikusia duen guztiarekin, betiere espainiar nazionalismoaren alde.[2] Eraso eta mehatxu ugariren jomuga izan dira.[3]

Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatetik 2003an, 27 urterekin.

Ardura politikoak

PP alderdiaren barruan

Kargu publikoak

Muturreko nazionalismoan

Sarritan hedabideetan agertzen da, gehienak eremu ideologiko berekoak: COPE, Intereconomía, esRadio, El Semanal Digital edota Libertad Digital hedabideetan, besteak beste.

2006tik, muturreko espainiar nazionalismoan kokatutako DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) elkartearen presidentea da.

Euskal Herriarekiko jarrera

Abascalek ez du Euskal Herriaren mugaz gaindiko nortasunik ikusten. Alta, euskal izaera Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatzen du, betiere hirurak elkartu gabe, izan ere, berak sortutako Vox alderdiak Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra deuseztatzea proposatzen du, bai eta hiru probintzietako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlamentua ere.[8] Ekonomia itunak ezereztea ere defendatzen du, gainerako espainolekiko «pribilegiozko» egoera sustatzen duela argudiatuta, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko probintzien artekoa ere, ezen uste baitu hirurek «dena» Jaurlaritzari entregatu behar diotela.[8]

Segurtasun alorrean ere Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren aurka agertzen da. EITB ere kendu dadila eskatzen du.[9]

Euskarari dagokionez, ez da haren ofizialtasunaren aurka espresuki agertzen, bai ordea Administrazio publikoan lan egiteko kontuan hartzearen aurka. Begi onez dakusa hezkuntzan euskara erabiltzea, baldin eta Hego Euskal Herrian dena gaztelaniaz ikasteko aukera ere badago. Espainiako Erresumaren eremu osoan hezkuntzaren konpetentzia estatuarena izan dadila eskatzen du, Frantzian den bezala.[8]

Argitalpenak

  • ¿Derecho de autodeterminación? Sobre el pretendido derecho de secesión del Pueblo Vasco, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, Madril, 2004.
  • La farsa de la autodeterminación. El Plan Ibarretxe: al asalto del País Vasco y de España, Altera, Bartzelona, 2004. José María Aznarren hitzaurrea.
  • Secesión y exclusión en el País Vasco, Ikusager, Gasteiz, 2004.
  • En defensa de España. Razones para el patriotismo español, Ediciones Encuentro, Madril, 2008. Gustavo Bueno Sanchezekin.

Erreferentziak

  1. Carlos Urkijoren aitona ere Frankismo garaiko alkatea izan zen, Laudion.
  2. Ibarretxe Planaz edo presoez berbetan.
  3. Hiru belaunaldien ibilbidea El Mundok kontatua.
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece Santiago Abascal Escuza, el político alavés al que ETA y la izquierda abertzale no consiguieron callar» ELMUNDO 2017-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  5. Berria COPEk kontatua.
  6. Carlos Urquijo estatuko gobernuko ordezkaria bihurtu baitzen.
  7. (Gaztelaniaz) Sindikatuen inpugnazioa, El Plural.
  8. (Gaztelaniaz) «Propuestas para Vizcaya» VOX Vizcaya (Noiz kontsultatua: 2018/12/23).
  9. (Gaztelaniaz) Lorente, Adolfo. (2018/12/04). «El programa de Vox pide acabar con el Cupo y la Ertzaintza» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018/12/23).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Biografia Abascal burua den fundazioko webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Abascal Los genoveses, SA blogean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.