Santiago de Compostela
Santiago de Compostela[1] edo, izen historiko gisa, Compostelako Donejakue[1] (galizieraz eta gaztelaniaz Santiago de Compostela) Coruñako probintziako udalerri historikoa da. Espainiako Galizia autonomia erkidegoko hiriburua denez, han dago Galiziako Xuntaren egoitza. Galiziako laugarren hiri jendetsuena da, 2009an 95.092 biztanle baitzituen.
Santiago de Compostela Santiago de Compostela | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Galizia | ||||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Goretti Sanmartín Rei (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Santiago de Compostela | ||||||||||
Jatorrizko izena | Santiago de Compostela | ||||||||||
Posta kodea | 15700 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 15078 | ||||||||||
Herriburua | Santiago de Compostela city (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°53′N 8°32′W | ||||||||||
Azalera | 220.01 km² | ||||||||||
Altuera | 260 m | ||||||||||
Mugakideak | Oroso, O Pino, Boqueixón, Vedra, Teo, Ames, Val do Dubra eta Trazo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 98.687 (2023) 508 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 448,56 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1834 | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 981 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Asis, São Paulo, Santiago de Cali, Coimbra, Santiago do Cacem, Maxhad, Buenos Aires, Qom, Santiago de Querétaro, Santiago de los Caballeros, Las Piedras, Pisa, Santiago, Oviedo, Qufu, Le Puy-en-Velay, Cáceres, Kordoba eta Santiago de Veraguas (en) | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
santiagodecompostela.gal |
1985ean, UNESCOk hiria gizateriaren ondare izendatu zuen, Donejakue bidearen amaiera baita.
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Val do Dubra, Trazo eta Oroso, hegoaldean Teo, Vedra eta Boqueixón, ekialdean O Pino eta mendebaldean Ames udalerriak mugakide ditu.
Ingurune naturala eta klima
2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Santiagok oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[2]
Datu klimatikoak (Santiago de Compostela (1931-1960)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.7 | 18.5 | 21.0 | 24.7 | 26.9 | 31.0 | 33.6 | 32.2 | 29.7 | 25.7 | 19.6 | 15.9 | 33.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.9 | 12.0 | 14.5 | 16.5 | 18.3 | 21.6 | 23.6 | 23.9 | 21.8 | 18.4 | 14.2 | 11.5 | 17.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.3 | 4.1 | 5.8 | 6.5 | 8.3 | 11.0 | 12.5 | 12.9 | 12.0 | 9.6 | 6.9 | 5.0 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.4 | 1.2 | 2.3 | 3.7 | 6.9 | 8.7 | 9.2 | 8.0 | 4.2 | 1.6 | 0.2 | -1.4 |
Euria (mm) | 214.0 | 145.0 | 188.0 | 114.0 | 106.0 | 63.0 | 37.0 | 54.0 | 90.0 | 134.0 | 197.0 | 203.0 | 1545.0 |
Iturria: Worldwide Bioclimatic Classification System[3] |
Parrokiak
Santiago parrokiatan banatuta dago. Hemeretzi dira:
|
|
|
Ondasun nabarmenak
Santiago de Compostelako eraikin nagusia Done Jakueren katedral erromanikoa da, Donejakue bidearen amaiera. Obradoiro enparantzan kokatzen da.
Santiago de Compostela (Alde Zaharra)1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, vi |
Erreferentzia | 347 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Demografia
1900 | 1930 | 1950 | 1981 | 2004 | 2005 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|
24.120 | 38.270 | 55.553 | 82.404 | 92.298 | 92.919 | 95.092 |
Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea XVI. mendekoa da, eta Galiziako unibertsitaterik garrantzitsuena da, historiaren aldetik eta bestela ere. Gaur egun 19 fakultate ditu bere barnean. Beste campus bat du Lugo hirian.
Garraioak
Hiriak garraiobidetzat ditu errepideak, trena eta Santiago de Compostelako aireportua (Lavacolla).
Tren geltokia 1873an eraiki zuten Cornes-en, West Galicia Railway Company-ren eskutik. Gaur egun, Galizia osoko erabiliena da, urtean milioi eta erditik gora bidaiarirekin. Zamora eta Coruña lotzen duen linearen barruan dago. Redondelarekin (Pontevedra) lotuta dago halaber. 2013ko uztailean, bestela, geltoki honetatik 2 km-tara gertatu zen Galiziako tren istripurik larriena, 80 pertsona hil zirenean.
Kirolak
Obradoiro Clube de Amigos do Baloncesto hiriko saskibaloi talde nagusia da, ACB Ligan jokatzen duena. Bestela, Sociedad Deportiva Compostela Santiagoko futbol talderik garrantzitsuena da, 4 denboraldiz Espainiako futbol ligako lehen mailan ibilitakoa.
Konpostelar ospetsuak
- Rosalía de Castro (1837-1885), idazlea.
- Antonio López Ferreiro (1837-1910), idazlea.
- Xerardo Fernández Albor (1917-), politikaria.
- Xose Manuel Beiras (1936-), politikaria.
- Mariano Rajoy (1955-), politikaria.
- Suso de Toro (1956-), idazlea eta politikaria.
Hiri senidetuak
Santiago ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-26).
- «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.
- Centro de Investigaciones Fitosociológicas. ESP LA CORUÑA - SANTIAGO DE COMPOSTELA. .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Galizieraz)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Santiago de Compostelako Udalaren webgunea
- (Galizieraz)(Gaztelaniaz) Santiago de Compostelako Unibertsitatearen webgunea