Santi Mami baseliza (Erandio)
Santi Mami baseliza Bizkaiko Erandio eta Leioa udalerrien arteko mugan dagoen baseliza katoliko bat da. Izen berdineko Santi Mami auzoan dago, Leioa-Erandioko campusera doan errepidearen alboan, Manzine eta Pepene (Leioa) eta Martxikone (Erandio) baserrietatik hurbil. XVII. mendean eraikitako baseliza barrokoa da[1]. Santi Mami Kapadoziakoari sagaratua dago.
Santi Mami baseliza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Erandio |
Koordenatuak | 43°19′28″N 2°58′19″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Eraikina
12,50 x 7,35 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak harlanduzkoak eta izkinarriak harginlanezkoak ditu. 1980ko hamarkadan harginlanez eginiriko kanpai-hormako aldea ez beste horma guztiak kareztatuak zeuzkan, kanpai-horma honek kanpai bakar batentzako baoa du, gainaldean harrizko gurutze txiki bat zuelarik. Gaur egun bistako adreiluzko kanpai-horma du. Estalpea bi uretakoa da, mendebaldeko dinteldun atea duen atarian egurrezko lau zutabeetan exekitzen den teilatu elkartzut batekin. Gainera, iparralde eta hegoaldean bao txikiak ere baditu. Lurzorua harlauzez gina dago.
Barnean Santi Mamiren irudi bat gordetzen da.
- Santi Mami baseliza 2021ean
Jaieguna
Urtero, abuztuaren 17an, Santi Mami Egunez, meza eta erromeria ospatu ohi dira.
Bibliografia
- Erandioko Santi Mami baseliza (Bizkaia) 3digitala
Bibliografia
- Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 116. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.