Santakrizko aztarnategia
Santakriz Eslaba herriko mendi edo muino bat eta bertako aztarnategia dira. Ingurune horretan Burdin Aroko herri harresitu bat dago mendiaren toki garaienean eta metro batzuk beherago erromatar garaiko hiri bat, baskoien lurraldean kokatzen zena.
Santakrizko aztarnategia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Eslaba |
Koordenatuak | 42°32′43″N 1°27′03″W |
Arkitektura | |
Azalera | 12,5 ha |
Ondarea | |
Santakriz | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Eslaba |
Koordenatuak | 42°32′43″N 1°27′03″W |
Azalera | 12-13 hektarea |
Historia | |
Garaia | Antzinako Erroma eta Burdin Aroa |
Garaia(k) | Antzinako Erroma eta Burdin Aroa |
Kultura | Erromatarra eta baskoia |
Indusketa | |
Zuzendariak | Javier Andreu Pintado |
Bisitagarria | Bai |
https://www.santacrizdeeslava.com/ |
Gaur egun, Javier Andreu Pintado historialari nafarra, arkeologoak eta Nafarroako Unibertsitateko irakasleak zuzentzen duen taldeak ikertzen du. Ikerlari horrek zuzentzen du aldi berean, baskoien lurraldeetan zegoen Zaragozako Los Bañales aztarnategia.
2016ko abuztuaren 24an, Nafarroako Gobernuak Santakrizko hiriaren aztarnak Kultur Intereseko Ondasun (KIO) izendatu zituen[1][2].
Izena eta kokapena
Santa-Crís edo Santa Crís bezalako izenak iturri askotan aipatu badira ere, gaur egun izen ofiziala Santa Criz de Eslava da. Eslabako udal mugen barruan dago, Zangozako merindadean, Nafarroako ekialdeko erdialdean. Eslabako kaskotik 2 km. eskasetara dago. Galipentzu distantzia berera dago eta Iruñetik 50 kilometro ingurura. Halaber, Tafalla eta Zangoza arteko bidearen erdian dago, NA-132 errepidearen gainean.
Gaurko egunean badago aukera autoarekin aztarnategiaren sarreraraino joateko, bide osoa asfaltaturik baitago eta, gainera, bertan aparkaleku bat egin baitute. Dena dela, merezi du ibilgailua Eslaban edo aztarnategirako bidearen hasieran uztea eta Santakrizeraino oinez joatea; ordu erdiko paseo polita da, olibondo artekoa.
Historia
K.a. 195. urte inguruan izanen zen, Erromako armadak, ordurako Penintsulako iparraldean zeudenak, Indusi ibaiaren ertzeko mendixka malkartsu baten gainean zegoen kastro baskoi batekin kontaktuan jarri zirenekoa.[3] Santakrizetik gertu dauden Uxue (6 km) eta Lerga (4,6 km) herrietan aurkituriko erromatar inskripzioetan agertzen den antzinateko euskararen oihartzunek —Lacubegi jainkoa, Abisunharis eta Narhungesi antroponimoak, eta umme sahar kalifikatibo edo pertsona izena— oinarria ematen dute aipaturiko kastro horretako biztanleak baskoiak zirela pentsatzeko.
Kastroaren azalera bikoiztu zen erromatarren garaian, 13 hektarea inguru hartzeraino. Fuente del Moro iturriaren eta Pisaldeko sakanaren presentziak uraren hornidura bermatuko zuten, Aragoi haranak Pirinioekiko eta Ebroko haranarekiko komunikazioak baimentzen zituen bitartean.[3]
Santakrizko hiri erromatarrak I. eta II. mendeetan izan zuen loraldia, baina itzaltzen joan zen gero, eta geroago berriz biziberritu. Dena dela, ez dago argi antzinate berantiarrean (IV. eta V. mendeak) zer indar izan zuen, baina jakina da han bazela jendea, hiri zaharreko aurrien gainean.[4]
Ez da ezaguna antzinatik Santa Criz hagiotoponimo[oh 1] misteriotsuarekin deitua izan den hiriaren erromatar izena. Pentsatu izan da Nemanturista edo Biturís izan zitekeela, biak aipatzen baititu Ptolomeok K.o. II. mendeko baskoiei esleitutako hirien artean. Bi hipotesiak, tamalez, ezin dira oraindik berretsi[3].
Erromatar hiritik gertu, gorago aipatu bezala, muino baten gainean, Burdin Aroko herri baten zantzuak daude, baina oraindik ez da ikertu.
Galeria
- zutabeak
- Foroa
- Eraikin bateko elementu arkitektonikoa. Beste elementu bat lotzeko ahoa ikus goian.
- Zutabea. Oinarria bere lekuan eta danborrak erorita
- Mihiztadura-lotura sistema bidez beste elementu bat enkajetzako propio landutako bi aho dituen harrizko elementu arkitektonikoa.
Oharrak
- Santu baten izena duen toponimoa.
Erreferentziak
- «Santa Crizko (Eslaba) eta Los Cascajosko (Los Arcos) aztarnategiak kultur intereseko ondasun izendatu dira» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- «ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartua, interes kulturaleko ondasun deklaratzen duena Santa Crizko hiri erromatarra izeneko eremu arkeologikoa (Eslaba)» Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Iruñea: Nafarroako Gobernua) 173: Iragarkiaren kodea: F1609806. 2016ko irailaren 6a.
- https://www.santacrizdeeslava.com/la-ciudad-prerromana/ 2020ko abenduaren 13an irakurria.
- Iraun duen hiria. Aztarnategi hispaniar-erromatarra. Nafarroako Gobernua.
Ikus, gainera
- Kara aztarnategia
- Los Bañales aztarnategia
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Santa Criz de Eslava. Ciudad vascónica y romana. Aztarnategiaren web gune ofiziala. Eslabako Udala eta Nafarroako Unibertsitatea.
- (Gaztelaniaz) Santa Criz - Museo Virtual. Aztarnategiaren museo birtual ofiziala.