Santa Zilia
Santa Zilia[1][lower-alpha 1] Oibar ibarreko Oibar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Santa Zilia | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Oibar |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Santa Cilia |
Posta kodea | 31460 |
Herritarra | santaziliar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′16″N 1°21′00″W |
Garaiera | 688 metro |
Distantzia | 38,5 km (Iruñetik) |
Demografia |
XV. mendean baino lehen jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Oibarreko Udalera pasatu ziren.
Bertako biztanleak santaziliarrak ziren.
Izena
Santa Zilia toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Santa Cilia ("sánta zzília" ahoskatua)
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Santa Cilia ("sánta zzília" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Santa Çilia (1366)
- Santa Cilia (1534)
- Santa Cecilia (1712)
- Santa Cilia (1800)
- Santa Cilia (1859)
- Santacilia (1861)
- Santa Cilia (1998)
Historia
Antso V.a Ramiritz erregearen arreba Antsa Ramiritz kondesarena izan zen, eta honek, XI. mendea amaitu baino lehen, Santikurutze Zerozeko monasterioari eman zion. XV. mendearen hasieran, Nafar Koroaren aroa zen, eta Karlos III.ak 1421n Joan Koxe Suhuskune jaunari eman zion jaraunspeneko jaurerri gisa. Gero Zoliako bizkondeena izan zen. 1427an 9 su zituen, baina 1473an jendez hustu zen.
Oharrak
- /sánta s̻íli.a/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Santa Zilia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).