Santa Teodosiako lizarra
Santa Teodosiako lizarra Arabako Done Bikendi Harana herrian kokatuta dagoen aparteko zuhaitz sailkatua da.
Santa Teodosiako lizarra | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Done Bikendi Harana |
Koordenatuak | 42°45′54″N 2°21′30″W |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 2.380 () cm |
Guztira 23 metroko altuera duen lizar arrunt bat da, 13 zuhaitzez[1] osatuta dagoen eta Santa Teodosia baseliza babesten duen lizardi bateko ale nabarmenena da.
"265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena" dekretuak izendatu zuen lizar hau apartekotzat, ezaugarri aipagarritzat tamaina nabarmenduz.[2]
Egoera
Lizarrak 2017an besanga handi bat galdu du eta ikusten da barru aldea ustelduta duela. Goi aldean ere galduak ditu hainbat adar eta beste batzuk igartuta ditu.[3]
Erreferentziak
- «Árboles del País Vasco» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2012-07-27). «265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- «Santa Teodosiako lizarra | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.