Santa Maria eliza (Yermo)
Santa Maria eliza (gaztelaniaz: iglesia de Santa María) Cartesko Yermo herrian dagoen Erdi Aroko eliza garrantzitsua da.
Santa Maria eliza (Yermo) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Municipality of Cantabria | Cartes |
Koordenatuak | 43°18′29″N 4°04′56″W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Maria |
Elizbarrutia | Santanderko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000345 |
Altxor Artistiko Nazionalaren Monumentu izendatu zuten 1930eko uztailaren 4ko Errege Aginduaren bidez (uztailaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Geroago, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, «Interes kulturaleko ondasuntzat» hartu zen. Interes Kulturaleko Ondasun honen babes-ingurunea abuztuaren 1eko 89/2002 Dekretuaren bidez deklaratu zuten.
Yermoko Santa Maria monasterio bat izan zen, IX. mendean jada existitzen zena eta Oviedoko Gotzaindegiaren mende zegoena. Gaur egun kontserbatzen den eliza XIII. mendekoa da. Oinplano angeluzuzeneko eliza da, habearte bakarrekoa, zirkuluerdi-formako absidean amaitzen dena.[1]
Erreferentziak
- Enrique Campuzano & Fernando Zamanillo. (1980). Cantabria artística. I. Arte religioso. (1. argitaraldia) Santander: Ediciones de Librería Estudio ISBN 84-85429-15-X..
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |