Santa Maria eliza (Deba)
Santa Maria eliza Gipuzkoako Deba udalerriko herrigunean dagoen eliza bat da. XV. mendean eraikitzen hasi eta XVII. mendean amaitu zen. Gipuzkoako kultura ondasun izendatua dago.
Santa Maria eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Santa Maria elizaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Deba |
Koordenatuak | 43°17′41″N 2°21′12″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000615 |
9 | |
Eraikina
Atari polikromatu ikusgarria duen eraikin gotiko bikaina da, Gipuzkoan kalostra gotikoa izan zuen lehenbizikoa. Barnealde bikaina hiru nabe eta nabearen kontraforteen artean irekitzen diren kaperez gurutzadura inguratutako gangez eta hiru nabez osatua dago.
Hiru norantzetara begira dagoen atariaz gain altxatzen den dorre bat du. Sakristia Frantzisko Ibero azpeitiar masisuak diseinatutako altzari barrokoz apaindua dago.
Barnealdean, Jasokundeko Gure Amaren Erretaula Nagusia nabarmentzen da, 1662an Bernabé Corderok egin eta 1668an Pedro Alloitizek armatua. 1683ko Gure Andra Arrosariokoa eta Done Mikel ezagutzen diren Pedro Alloitizen azken lanak izan ziren.
Ikus gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak
- Eliza Kolumnarioak Euskal Herrian
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- «Santa Maria», Debako Udalaren webgunea.