Santa Klarako itsasargia
Santa Klarako itsasargia Donostian (Gipuzkoa) dagoen itsasargia da, Santa Klara uhartean hain zuzen ere[1]. Mendebaldean Igeldoko itsasargia eta ekialdean Platakoa (Pasaia) ditu kostakide.
Santa Klarako itsasargia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Kokapen fisikoa | Santa Klara uhartea |
Ur-masa | Kontxako badia eta Ipar Ozeano Atlantikoa |
Koordenatuak | 43°19′19″N 1°59′54″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1864 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 10 () m |
Itsasargia | |
Altuera fokala | 53 m |
Argiaren irismena | 9 itsas milia |
Argiaren ezaugarriak | Fl W 5s |
Katalogoak |
|
1864. urtean eraiki zuten, bertan zegoen San Bartolome Ermita desagertu ondoren. Itsasargia elektrifikatu eta automatizatu egin zen 1962an, eta orain ohi duen bezalaxe lau segundotik behin distiratzen hasi zen, 12 itsas miliako irispidearekin.[2]
Hondalea
Cristina Iglesias eskultore donostiarrak 2019ko irailean ekin zion eskultura bat egiteari eraikin honen barruan,[3] eta 2021ean inauguratu zen, Hondalea izenarekin.[4] Itsas leize bat irudikatzen duen eskultura hori egiteko lanek 1,5 milioi euroren aurrekontua zuten, baina azkenean bost milioi euroren kostua izan zuten.[5]
Erreferentziak
- librodefaros.com: Faros del Cantábrico
- Hiru: Santa Klarako itsasargi zaharra
- "Luz verde al proyecto de Cristina Iglesias para el Faro de Santa Clara" (ETB2).
- «'Hondalea': naturala eta artifiziala elkartzen diren tokia» Irutxuloko Hitza 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
- Biain, Aitor. «EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek 'Hondalea' obraren kudeaketa kritikatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko itsasargiak
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |