Santa Justa igogailua
Santa Justa igogailua (portugesez: Elevador de Santa Justa) Lisboako Baixa Pombalina auzoan kokaturik dagoen igogailua da, Bairro Alto auzoarekin lotzen duena.
Santa Justa igogailua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Santa Maria Maior |
Koordenatuak | 38°42′43″N 9°08′21″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1901 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Raul Mesnier (en) |
Estiloa | Art Nouveaua |
Ondarea | |
Historia
Lisboako muinoak oso malkartsuak dira eta aintzina oinez zein animaliekin igotzea oso neketsua izaten zen. 1874 urtetik aurrera hainbat proiektu aurkeztu ziren arazo honi aurre egiteko.
1896an Raoul Mesnier du Ponsard (porton jaiotako injeniari frantziarrak) Santa Justako igogaliuaren diseinua aurkeztu zuen. 1899an Empresa do Elevador do Carmo eratu eta lanei ekin zitzaien. 1901ean Karlos I.ak metalezko zubia inauguratu zuen eta 1902an bukatu zen igogailuaren eraikuntza. Hasiera batean lurrin bidezko indarra erabiltzen zen baina 1907an argi-indarra sartu zen.
2006an berriztatze lanak burutu ziren.
Arkitektura
Baixako Rua de Santa Justa kalean du oinarria. 45 metrotako altueran 7 solairu ditu eta metalezko zubiaren bidez Largo do Carmo plazara iristen da. Alboan ditu Carmoko konbentuaren hondarrak.
Dorreak bio igogailu kabina ditu, bakoitzean 29 pertsona kabitzen dira, egurrez dekoratuak daude eta ispilu eta leihoak dituzte.
Azken solairura igotzeko eskilara helikoidal bat dago eta bertatik dauden ikuspegi itzelak toki turistikoa bihurtu du.
Iruditegia
- Santa Justa igogailua.
- Metalezko zubia.
- Azken solairurako eskilara helikoidala.
- Igogailuaren makinak.
- Convento do Carmo-ren hondarrak eta igogailua.
- Rossio plazaren ikuspegia.
- San Jurgi gazteluaren ikuspegia.
- Lisboako katedralaren ikuspegia.
- XX mende hasierako argazkia, tximinia kea dariola.