Santa Helena
Santa Helena[1] Ozeano Atlantikoko uharte bat da. Administrazioaren aldetik Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat osatzen du Ascension uhartearekin eta Tristan da Cunharekin batera, Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha izenez. Hiru uharteek Santa Helenako dependentzia britainiarretako bat osatzen dute. Dependentziako hiriburu nagusia, Jamestown da.
Santa Helena | |||
---|---|---|---|
Saint Helena | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
Goiburua: Loyal and Unshakeable (Leial eta ikaragaitza) | |||
| |||
Saint Helena on the Globe (in the United Kingdom).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Jamestown 15°55′31″S 5°43′5″W | ||
Hiririk handiena | Jamestown | ||
Azalera | 410 (40.) | ||
Punturik altuena | Diana's Peak (en) (818 m) | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Itsasoaz haraindiko lurraldea | ||
Erregina | Elisabet II.a | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.924 (2022) | ||
Dentsitatea | 32,43 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1659 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +290 | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .sh | ||
sainthelena.gov.sh |
Geografia
Afrikako kostaldetik 1.850 kilometrora dago. Sumendiek eragindako uhartea da. Klima epela da. Oso landaredi oparoa du barnealdean baina kostaldera hurbildu ahala murriztu egiten da.
Banaketa administratiboa
Santa Helena uhartea honela banatzen da administratiboki:
Barrutia | Azalera km² | Biztanleria 2008 |
---|---|---|
Alarm Forest | 5,9 | 276 |
Bahía de Sandy | 15,3 | 205 |
Blue Hill | 36,5 | 153 |
Half Tree Hollow | 1,6 | 901 |
Jamestown | 3,6 | 714 |
Levelwood | 14,0 | 316 |
Longwood | 33,4 | 715 |
Saint Paul's | 11,4 | 795 |
Santa Helena (Isla) | 121,7 | 4.255 |
Biztanleak
Europarrek (britainiarrak, batez ere), asiarrek eta Afrikako etorkinen ondorengoek osatzen dute Santa Helenako biztanleria. Kakatuak zeuzkaten.
Historia
Portugaldarrek aurkitu zuten uhartea 1502an, eta erbesteratuentzat egokitu zuten hasieran. 1645ean holandarrek hartu zuten. Ingalaterraren esku zegoen 1659an, eta aldi batez berriro holandarrek konkistatu bazuten ere (1673), ingelesen mende geratu zen betiko.
Hara erbesteratu zuten ingelesek Napoleon (1815-1821) eta han hil zen. 1834. urtean Ingalaterrako gobernuaren administraziopean jarri zen eta XIX. mendean portu garrantzitsu bihurtu zen Indietarako bidean, Suezko ubidea zabaldu zen arte, hain zuzen.
Ekonomia
Laborantza (lihoa, patata, artoa, barazkiak), abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Garapen bidean dagoen herria da, eta Ingalaterrak kitatzen ditu uharteko urteko aurrekontuaren bi-heren. Estatu Batuen mendeko hegazkin base garrantzitsua dago Ascension uhartean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia: 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak