Santa Fe eliza (Zaldibia)
Santa Fe eliza Gipuzkoako Zaldibia udalerrian dagoen eliza bat da.
Santa Fe eliza | |
---|---|
Santa Fe elizaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zaldibia |
Koordenatuak | 43°02′N 2°09′W |
Arkitektura | |
Kokalekua
Herrigunean dago, Herriko Plazan, Amundarain errekaren alboan, antzinako ubera batean buru egiten duela, antza, Lazkaomenditik zetozen bidaiariek erabiltzeko.
Historia
Jatorrizko eliza XIII. mendekoa zen. Egungo eraikuntza XVI. mendean egin zen, aurrez zegoen eliza txiki baten egitura aldatuaz. Elizatxoak Santa Fe Campanynskoa izena zuen. Herrigunea parrokia honen inguruan gorpuztu da.
Eraikina
Latindar gurutzeko oinplanoa du, ia osotasunean gurutzeriazko gangez estalia. Gurutzearen tartea izan ezik, kainoi gangak estaltzen baitu, gainerakoa fajoi-arkuek edertzen dute. Korua jatorriko absidearen parean lekutzen da, eta absidetik leihate gotiko bikaina gorde da. Barruan motibo geometrikoez apainduriko bataiarri bitxia dago.