Santa Eufemia baseliza (Santakara)
Santa Eufemia baseliza Nafarroa Garaiko Aragoiko Erriberako Santakara udalerrian XIII. mendeko kristiau baseliza bat da.
Santa Eufemia baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Santakara |
Koordenatuak | 42°22′24″N 1°32′51″W |
Eraikina
Santakaratik hurbil, Santa Eufemia baseliza dago. Bertako egiturek XIII. mendeko eraikina dela erakusten dute. Burualde zuzeneko nabe zabala du, eta atalak sekzio poligonaleko arku zorrotzez markatuta daude. Arku horien gainean, egurrezko estalki zaharra zegoen. Bere hormak silarrixkakoak dira, kontrahorma handiekin sendotuak, barneko arkuekin bat etorriz. Santu titularraren irudi erromanista gaur egun parrokian kontserbatzen da.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | SANTAKARA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.