Santa Engrazia baseliza (Aizarna)

Santa Engrazia baseliza Gipuzkoako Zestoa udalerriko Aizarna auzoaren lursailetan dagoen baseliza bat da[1]. Aizarnako herrigunetik urrun dago, Santa Engrazia muino edo mendiaren tontorrean. Bertatik, Ernio nahiz Izarraitz, Pagoetako Kurutzea eta Erlo mendien ikuspegi paregabea dago. 507 metrotako altueran dago kokatuta.

Santa Engrazia baseliza
Santa Engrazia baselizaren irudia
Irudi gehiago
Kokapena
Koordenatuak43°13′N 2°13′W
Map
Arkitektura

    Euskal Herrian auzolanean eraikitako baseliza askoren antzera itxura eta egitura xumea ditu. Gaur egungo baseliza 1600ean eraiki zen, aurrekoa tximista batek jo eta bertan kiskaldu baitzuen.

    Natura aldetik Santa Engrazia basaeliza Pagoetako natura parkean kokatzen da eta Parke Naturalaren gaineko ikuspegi onak daude bertatik.

    Konfirmatu gabeko zenbait kontakizunen arabera, basaeliza gaztelu txiki bat izan zen ertaroan[2].

    Erlojua

    1914koa da baselizan dagoen erlojua, Yeregitarrek egindakoa. 2017an, auzolanean, berriztatu zuten. Gaur egun puntutan eta erdietan jotzen du kanpaiak, birritan.[3]

    Argazki galeria

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.