Santa Elizabeten eliza (Marburg)
Santa Elizabeten eliza (alemanez: Elisabethkirche) Marburgen dagoen eliza gotikoa, Alemania osoan gotiko puruan egindako eliza bakanetakoa.
Santa Elizabeten eliza (Marburg) | |
---|---|
Elisabethkirche | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Hessen |
Gobernu-eskualde | Gießen |
Rural district of Hesse | Marburg-Biedenkopf |
Barrutiko hiriburua | Marburg |
Koordenatuak | 50°48′54″N 8°46′11″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1235 |
Inaugurazioa | 1283 |
Izenaren jatorria | Elisabet Hungariakoa |
Erlijioa | Protestantismoa |
Elizbarrutia | Evangelical Church of Hesse Electorate-Waldeck (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 80 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Arkitektura
Gotiko puruan eginiko eliza da. gurutzaduratik gora hareharriz egina dago erabat. Nabearen sabaiak 20 metrotako altuera dauka. Dorreek 80 metrotako garaiera dute.
Barnealdean bereziki aipagarriak dira Korua (Hohe Chor), Aldare nagusia (Hochaltar) eta Elizabeten kapera (Elisabethschrein).
Historia
Turingiako Elizabet printzesak 1228an alargundu zenean Marburgen bizitzea erabaki zuen Marburgeko landgravea anaiordea baitzuen, baina harremana ez zen ona eta 1231ean hil zen gaixorik, 24 urte baino ez zituela. 1235ean kanonizatu zuten Hungariako Santa Elizabet izenarekin.
Kanonizazioaren urte berean hasi zen elizaren eraikuntza eta 1283an sagaratu zen. Dorre bikiak ordea ez ziren 1340 arte bukatu. Ordena Teutonikoa zen elizaren jabea eta oraindik badaude Ordenaren hainbat eraikin gehigarri, aipagarriena Deutschhausgut, Marburgeko Unibertsitateraen mineral bilduma gordetzen duena.
Hessengo landgraveak bertan hilobiraturik daude, baina Santa Elizabeten hondarrak atera egin ziren erromesak Marburg hiri protestantera etor zitezen galarazteko eta gaur egun Vienan eta Stockholmen aurki daitezke.
XVI mendetik aurrera eliza protestantea den arren XIX mendean katolikoek eta protestanteek eliza konpartitu zuten, bakoitzak alde bana.
Kanpo estekak
- (Alemanez) (Ingelesez) Webgune ofiziala