Santa Colomako eliza (Santa Coloma d'Andorra)

Santa Coloma parrokia-eliza Andorrako Santa Koloman, Andorra La Vellan dagoen eliza bat da. Haran osoko eraikinik interesgarrienetako bat da.

Santa Colomako eliza
Santa Coloma d'Andorra
Santa Colomako eliza.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaAndorra la Vella
HiriaAndorra la Vella
Koordenatuak42°29′39″N 1°29′51″E
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte aurre-erromanikoa
arkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideacarrer Major, Santa Coloma

    Historia

    Jatorri prerromaniko andorratarreko tenplua da, Valira ibaiaren eskuinaldean kokatua, Sant Julià de Lòria eta Andorra La Vella artean. Azken honen parrokian dago. Printzerriko eliza zaharrenetako bat da, La Seu d'Urgell-eko (Lleida) katedraleko 1040ko sagaratze-aktetan aipatua baitago.

    Deskribapena

    Hasierako tenplu prerromanikoak aldaketa ugari izan ditu historian zehar.[1]

    Tenpluak nabe angeluzuzeneko oinplanoa du, abside laukizuzena ekialdera begira, eta portada eta arkupea nabearen hegoaldeko horman.

    Oinplano zirkularreko kanpandorrea du, 17,5 metroko altuerakoa eta lau solairukoa; solairu bakoitzean bi leiho biki pare ditu, dekorazio lonbardiarrez hornitua. Dorreak teilatu konikoa du.

    Nabearen egitura zurezko armaduraz egina dago eta teilatuak arbelezkoak dira. Tenplura sartzeko, puntu erdiko arkua duen ate bat dago, zerra-hortzekiko arkibolta batez eta giltzarriaren gainean harrizko gurutze batez apaindua.

    Barrualdea

    Elizak barruko dekorazio aberatsa izan zuen, baina gaur egun Agnus Dei delakoa besterik ezin da ikusi bertan. Gainerako margolanak Berlingo Kultura Museo Prusiar Estatalean eta bildumagile partikularren artean banatuta daude. Absidearen inguruan agertzen ziren irudiak Ama Birjina, apostoluak, Maiestas Domini delakoa eta uso bat ziren.

    Tenpluaren barruan, XIII. mendeko Erremedioetako Andre Mariaren irudi bat dago, zur polikromatuan egina.

    Galeria

    1. Govern d'Andorra - Cultura. Església de Santa Coloma. (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 3).
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.