Santa Coloma de Gramenet
Santa Coloma de Gramenet (zenbait urtez Gramenet de Besòs deitua) Kataluniako ekialde-erdialdeko hiria da, Bartzelonako probintziako ekialdean dagoena, Barcelonèseko eskualdean, Besós ibaiaren ertzean, Bartzelonako hiriaren ipar-ekialdean. Katalunia hiri jendetsuenetatik zortzigarrena da, 119.717 biztanle baitzituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan. 6,99 km² ditu.
- Artikulu hau Barcelonès eskualdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Coloma».
Santa Coloma de Gramenet | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kataluniako udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Probintzia | ![]() | ||||||||||
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua | ||||||||||
Eskualdea | Barcelonès | ||||||||||
Alkatea | Núria Parlon (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Santa Coloma de Gramenet | ||||||||||
Posta kodea | 08920, 08921, 08922, 08923 eta 08924 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 08245 | ||||||||||
Herriburua | Santa Coloma de Gramenet (en) ![]() | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 41°27′14″N 2°12′40″E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 7 km² | ||||||||||
Altuera | 56 m | ||||||||||
Mugakideak | Bartzelona, Badalona, Sant Adrià de Besòs eta Montcada i Reixac | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 119.862 (2023)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 17.123,14 bizt/km² | ||||||||||
Etxebizitzak | 21 | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 934 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Cogoleto, Edchera (en) ![]() ![]() ![]() | ||||||||||
Matrikula | B | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
gramenet.cat |
Inguruko beste udalerriek bezala, demografia hazkunde handia izan zuen 1970eko hamarkadan, ekonomia jarduerek erakarritako langileak zirela kausa. Izan ere, industriagune garrantzitsua da (metalurgia, ehungintza, industria kimikoa, papergintza, janari-industria, eraikuntzarako gaiak).
XVI. mendeko Pallaresa dorrea dago hiritik hurbil eta, arkeologia-indusketek azaltzen dutenez, erromatarren aurretiko bizilekua izan zen.
Geografia
Santa Coloma de Gramenet Besòs ibaiaren ekialdean kokatuta dago, Serralada de Marina izeneko mendilerroa eta Badalonako lautadaren artean.
Iparraldean Montcada i Reixac, mendebaldean Barcelona, ekialdean Badalona eta hegoaldean Sant Adrià de Besòs udalerri mugakide ditu.
Banaketa administratiboa
Auzoak
|
|
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.508 | 1.836 | 2.684 | 8.777 | 17.235 | 14.638 | 32.277 | 105.880 | 140.613 | 133.138 | 112.992 | 119.717 |
Politika
Argazkiak
- Balldovina dorrea
- Santa Colomako eliza neogotikoa barrutik.
- Parkea
- Puig Castellarren dagoen iberiar garaiko aztarnategia.
- Can Peixauet zubia.
Herritar ospetsuak
- Raúl Tamudo (1977-), futbolaria.
- Gabriel Rufián (1982-), ERCko politikaria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Bartzelonako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Katalanez) Santa Coloma de Grameneteko Udalaren webgunea
![](../I/Ayto_SCG.jpg.webp)