Santa Barbarako galtzada

Santa Barbara galtzada Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen bide bat da[1].

Santa Barbarako galtzada
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′16″N 2°10′57″W
Map
Ondarea
98

    Ezaugarriak

    Santa Barbara ermitaraino iristen den galtzada zatia da, Zarautz eta Getaria lotzen dituen ohiko bideari jarraituz.

    Batzuek, Kantauriko kostaldetik Asturiaseraino erromanizazio garaian zeharkatzen zuen Agrippa Bidearen zatitzat hartu dute. Hala ere, ez da dokumentatu zoru egokitzapen lanik harriztatzea gainean jartzeko, eta harriztatze da galtzada erromatar baten ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Baina horrek ez digu eragozten pentsatzea erromanizazioan zehar bide horretatik ibil zitekeela.

    Bidearen ertzetako tarte laburretan hareharrizko blokeak kontserbatzen dira, behar bezala lerrokatuta eta antolatuta; bidearen barrualdea, berriz, bloke txikiagoez osatuta dago. Gainera, tartean zehar eta distantzia gutxi gorabehera erregularretan, isurbide edo zeharkako hustubideak ikusten dira.

    Zoladura ondoz ondo konpondu dela ikus daiteke, erabilitako materialen desberdinen arabera[1].

    Ondarea

    Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].

    Erreferentziak

    1. «Zarautz Historikoa ~ Santa Barbara galtzada [Galtzada | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
    2. «Santa Barbarako galtzada. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.