Santa Barbara eliza
Santa Barbara eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Oloritz udalerriko Bariain lekuan kokatutako XIII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.
Santa Barbara eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Oloritz |
Koordenatuak | 42°38′42″N 1°34′41″W |
![]() | |
Eraikina
XIII. mende hasierako eliza da, Orbaibarrak zabaldutako Nafarroako landa-erromanikoaren tipologia komunari jarraitzen diona. Fabrika XVII. mendean zaharberritu zuen Esteban Sanmarzal Barasoaingo harginak eta, ondoren, 1880an. Jatorrizko batarria eta XVI. mendeko pastazko Gurutziltzatu bat, Santa Barbarako mihise manierista bat eta Arrosarioko Ama Birjinaren tailu barroko txiki bat kontserbatzen dira, hori guztia meritu eskasekoa.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | BARIAIN. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.