Santa Ana monasterioa (Lazkao)
Santa Ana monasterioa edo Bernardatar errekoletoena, Lazkaon dagoen zistertar monasterioa da, XVII. mendekoa. Lazkaoko herrigune historikoa osatzen du Lazkanotarren jauregiarekin, San Migel elizarekin, Beneditarren monasterioarekin eta beste eraikin batzuekin.[1]
Santa Ana monasterioa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lazkao |
Koordenatuak | 43°02′09″N 2°11′12″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 7 |
Historia
Eraikina 1646. urtean eraiki zen Maria Lazkanokoa, Lazkano etxeko anderearen aginduz, Antonio Okendo bere senarra hil ondoren eta lau urte aurrerago karmeldar oinutsen moja komunitate batentzat Beneditarren monasterioa eratu ondoren. Lanak 1650ean hasi eta epeka-epeka eraiki zuten monasterioa.[2] 1706rako klaustro eta korua eginda zuten eta 1716ko azaroaren 8an inauguratu zuten.[3]
Galeria
- Elizaren fatxada
- Lazkanotarren hilobia
- Erretaula nagusia
- Erretaula nagusia, Santa Ana eta Birjina Haurra
- Alboko erretaula, San Joakin, Santa Ana eta Birjina Haurra
- Alboko erretaula, San Jose, Santa Maria eta Jesus Haurra
Erreferentziak
- 421/1994 Dekretua, azaroaren 2koa, Lazkaoko Herrigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatu eta babesteko araudia ezartzen duena. EHAA.
- Aguirre Sorondo, Juan. (2011 / 05 / 20-27). «Lazkao. Monasterioko atalasearen atzean» Euskonews (579).
- Monasterios de Guipúzcoa. Historia, acogida, liturgia. Donostia: Donostiako elizbarrutia ISBN 84-88774-57-5..
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.