Sant Andreu (Bartzelona)
Sant Andreu Bartzelona hiriko barruti bat da, hedaduraz hirugarrena. 653 hektareatako zabalera izanik, 2005ean 142.598 biztanle zituen. Hiriaren iparraldean kokatuta dago, Besòs ibaiak mugatzen duelarik. Sant Adrià de Besòs eta Santa Coloma de Gramenet herriak, eta Nou Barris, Horta-Guinardó eta Sant Martí barrutiak ditu mugakide.
Sant Andreu (9) | |
---|---|
Sant Andreu (Bartzelona) Sant Andreu (Bartzelona) (Bartzelona) | |
Azalera | 6,565 km² |
Biztanleria | 146.528 (2009) |
Dentsitatea | 22.319,57 bizt / km² |
Barrutiaren banaketa hau 1984an egindakoa da, Bartzelonako hiria 10 barrutitan banatzea erabaki zenekoa. Horri esker, Trinitat Vella eta Congrés auzoak berreskuratu zituen. Honenbestez, zazpi auzotan banatuta dago gaur egun: Sant Andreu de Palomar, La Sagrera, Trinitat Vella, Baró de Viver, Navas, Congrés eta Bon Pastor.
Auzoak
Kodea | Auzoaren izena | Biztanleria (2009) | Azalera (ha) | Dentsitatea (biz/ha) |
---|---|---|---|---|
57 | Trinitat Vella | 10.574 | 81,0 | 130,6 |
58 | Baró de Viver | 2.372 | 23,0 | 103,2 |
59 | Bon Pastor | 13.808 | 188,2 | 73,4 |
60 | Sant Andreu de Palomar | 55.813 | 184,1 | 303,1 |
61 | La Sagrera | 29.002 | 97,2 | 298,3 |
62 | El Congrés i els Indians | 14.111 | 40,7 | 346,7 |
63 | Navas | 21.858 | 42,3 | 516,4 |
Sant Andreu | 147.538 | 656,5 | 224,7 |
Iruditegia
- Sant Andreu barrutiaren kokapen mapa.
- Ronda Litoral edo Itsasaldeko errepidea Bon Pastor auzoan.
- Sant Andreu del Palomar eliza.
- El Congrés auzoa.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Katalanez) Sant Andreuko barrutian Udalaren webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.