Sansomendi

Sansomendi edo Lakua 03 Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean kokaturik dago. Auzoak Arriaga-Lakuarekin egiten du muga ekialdean, eta Ehari-Gobeuko auzoarekin mendebaldean. Auzo honek bi zati berezi dauzka: alde batetik, gasteiztarren artean Sansomendi izenarekin ezagutzen dena, alegia Oto hiribidearen eta Antonio Machado kalearen artean dagoen gunea, eta bestetik Wellingtongo dukearen eta Zorrostea kalearen artean dagoena. Bigarren eremu hau, funtzionalki, Lakuaren baitan dago. Izatez, iparralderago dagoen etxadia Ibaiondo deitzen den auzoan kokaturik dago.

Sansomendi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′40″N 2°42′15″W
Demografia
Biztanleria21.989 (2008: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Auzo honen mugen barruan Ehari-Gobeuko industrialdearen zati bat sarturik dago. Etxebizitzen eremua eta lantegiak banatzen dituen parke luze batek auzoa erditik zatitzen du.

Historia

Sansomendi 1960ko hamarkadaren amaieratik aurrera gauzatu zen hiriaren kanpoaldean. Gaur egun auzoa hiriarekin erabat elkarturik dagoen arren, eraikitzen hasi zenean eraikita zegoen hiritik kilometro batera zeuden Sansomendiko lurrak. Horrek, auzoaren izaera markatu zuen, izan ere, etxebizitza gehienak babes ofizialekoak izan ziren, eta diru-sarrera gutxiko pertsonentzako.

1980ko hamarkadatik aurrera administrazio publikoak hiriko ijito gehienak Sansomendin biltzeko aukera sustatu zuen. Horrez gain Goardia Zibilaren koartel bat dago auzoan, 1977-78tik. Arriaga-Lakua eta Txagorritxuko auzo berriak eraiki eta gero, Sansomendi Gasteizekin erabat loturik geratu zen.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.