Sanlucarreko Jaurerria

Sanlucarreko Jaurerria, ahoz, Antso IV.a Gaztela eta Leongoa erregeak, 1295eko apirilak 4an, Alonso Pérez de Guzmán Onari, Tarifa heroi bezala defendatzeagatik agindu zion noblezia titulu espainiar bat izan zen. Erregea, bere jaurerria baliatu gabe hil zen, eta, ondorioz, bere seme Fernando IV.a Gaztela eta Leongoak, Guzmáni, "Sanlucarreko hiribildua, bertako biztanle, toki eta jabetza guztiekin eta han zituen eta egon behar zuten petxo eta eskubideekin" eginiko dohaintza berretsi zion. Sanlucarreko Jaurerriaren dohaintza pribilegioa, Toron sinatu zen 1297ko urriak 13an, eta Medina-Sidoniako Etxearen Artxibategian kontserbatzen da.

Sanlúcar de Barramedako ikuspegia

Hasiera batean, Sanlucarreko Jaurerriak, Sanlucar hiribildua (gaur egun Sanlúcar de Barrameda hiria) eta Barrameda, Trebujena, Chipiona eta Rota tokiak hartzen zituen. Sanlucarreko I. Jauna izan zen Alonso Pérez de Guzmánen alaba zen Isabel Pérez de Guzmán Fernán Ponce de Leónekin ezkondu zenean, Chipiona eta Rota, hiribildu independente izatera pasa ziren bere ezkon sariaren zati bezala eta Ponce de León familiako jabetzakoak izatera pasa ziren, Arcoseko etxearen hazia izango zena.

Denboran zehar, Sanlucarreko Jaurerria izango zen Medina-Sidoniako etxearen orube nagusia izatera iritsiko zen, 1645 arte mantenduz, urte horretan, Sanlúcar de Barrameda espainiar koroan barneratua izan zenean, Andaluziako konspirazio independentista eztabaidatuaren ondoren. Gaur egun, Cadizeko iparrekialdeko kostaldea izeneko eskualdeak, ia zehatz hartzen du antzinako jaurerriak hartzen zuen jatorrizko hedadura.

Sanlucarreko jaunak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.